Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Klase politikoak klaserik ez...gurean

Asier Arregi 2021/08/12 13:18
Gure inguruan klase politiko guztia globalismoak irentsi du. Ez dago mailarik, ez dago klaserik, agerikoa den egiaren aurrean libreki hitzegiteko.

Agenda 2030, ID2020 denok digitalki identifikatzeko programa, identifikazio honekin loturiko txerto transgenikoa, multinazionalen programak eta interesak gure osasun publikoaren eta gure zergen kontura, datorren krisi ekonomikoa, New World Order, populazioaren murriztea txertoen bitartez, kontrol mentala, giza harremanen apurketa, transhumanismoari milloika euroko laguntzak, 5G bitartez aktibatzen diren nanopartikulak txertoetan, komunikabideak Goebbelsen erara erabiliak...Ez dago inungo eztabaida publikorik. Berdin da PNV, Bildu, PSOE, Podemos...Sistema totalitarioak irentsi ditu (bueno...ziur partidoetako bihotzbako batzuk masoneriaren adar desberdinen bitartez parte hartzen dutena era zuzenagoan Plandemia demoniako honetan).

Europan klase politiko guztia ezin izan dute irentsi. Italian Sara Cunial diputatuak Parlamentuan bertan sekulako jarduna egin zuen:

Dokumentu ederra...Colegui Diputati...parlamentu librea duk hau...

"Globiak" eta zentsura

Asier Arregi 2021/08/01 13:40
Nazional-sozialistak naziak badira, global-sozialistak "globiak"?

Nazional-sozialismoak egundoko arrakasta izan izan zuen Alemania nazian, populazioaren gehiengo absolututik oso gora erregimenarekin zegoelarik...Orain, momentuz, global-sozialismoak ere oso ondo bideratuak dauzka bere propaganda, komunikabideen kontrola, alderdi politikoena, zentsura, ingeniaritza sozial programak eta manipulazio neurolinguistikoa.

Edozer sinistarazteko gai dira, txertatu batentzat txertobako bat arriskutsua dela, esaterako. Beldurra da tresnarik eraginkorrena eta maisuki erabili dute. Goebbelsen propagandarako 11 printzipioak ere, bikain.

Jasotzen dugun informazioa oso kontrolatua dago. Totalitarismo neurrigabea gai honetan dagoena. Pertsonak hiltzen ari dira txertatu eta egun gutxitara, eta ez da mediotan agertzen. Duela egun gutxi Tolosan 34 urteko bat, Donostian 31 urteko beste bat...Hau ez da ETBn azalduko...

Pasa den uztailaren 24an Donostian manifa jendetsu bateko parte izan ginen, 5.000 pertsona inguru eta Donostia erdialdean. Aipamen txiki batzuk behintzat agertu ziren prentsan. El Diario Vascon lehendabiziko lerroburua gaiari buruz: Decenas de negacionistas se manifiestan...

Ekitaldiaren bukaeran Xabier Silveira eta Mikel Altzuart aritu ziren bertsotan, eta hau!!! bideo hau!!! youtubetik zentsuratu dute (eskerrak lbry.tv plataforman behintzat ikus dezakegun), euskaraz bertsoak eta itzulpena behean espainolez (5:30 minututik aurrera)...horren aurretik Patoren saiotxoa:

Gora Bizitza!

 

 

 

 

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.