Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Plandemia I

Asier Arregi 2021/07/17 20:00
Pandemiak aurreplangintza zeukana datu objektiboa da. Baita ondorengo zentsura, informazioa eta propaganda ondo bideratuak daudena ere, agerikoa. Hori bai, disonantzia kognitiboa hautsi eta jakingura askea duenarentzat soilik.

Koadratzen ez duten hainbeste albiste, hainbeste propaganda, hainbeste beldur... Errelato bakarra dago eta gainontzekoak "negazionistak" eta "konspiranoikoak" (jarrera hauek eman aurretik sortutako terminoak hauek, Goebbels-en propagandarako 11 arauetan ondo gomendatzen den bezala). Agerian dauden datuak aintzat hartuta zalantza ugari sortzen dira, eta horietako asko era publikoan eztabaidatu beharrekoak dira. Hona, debekatua izan den eztabaida publikorako zenbait puntu. Eskerrak, batzuk behitzat plazara agertu eta hitza hartzen duten. Gora Bizitza!

  • Itzelezko zentsura jasaten ari gara bertsio ofizialetik kanporako iritzi eta baita ikerketa zientifikotan ere. Covid-19 eta 5G batera jarrita milaka bideo eta dokumentu zentsuratu dira Youtuben eta Facebooken (Zergatik? Hau zientifikoki ikertzea oso erreza izanda gainera). Berdina Kloro dioxidoarekin Covid-19 gaitza sendatzen dela adierazten dutenak eta beste batzuk ere, nahiz eta ikerketa desberdinekin publikazio zientifikoak dauden kasu hauetan. Ah...baina Maldita dago, Soros-ek ordaindutako inkisizio transnazionalaren adartxo bat, Zientziak jabetza izango balu bezala, egiaren izenean zentsura aplikatuz. Eta horrela, hainbat datu, ikerketa eta eritzi, zentsuratuak, alboratuak; berdin du hitzegiten ari dena hitzegiten ari denari buruzko aditua edo katedraduna izateak ere: MªJosé Martínez Albarracín, The Great Barrington Declaration, Stefan Lanka, Michael Yeadon eta abar.
  • Medikuntza historiaren arabera, odol koaguloak, tronboak eta odolaren loditzea ez datoz bat sintoma birikoekin...Autopsiak egitea kendu egin zuen OMSek Covid-19 protokoloetatik. Mediku italiar intsumitu batzuren autopsiei esker birusik ez zeukaten odol koaguloak aurkitu ziren biriketan. Horri esker, tratamentuak aldatu eta bizitza asko salbatu dira.
  • PCRak ez du diagnosirako balio, Kary Mullis teknikaren sortzailearen arabera. Osakidetzak aitortu duenez frogak 35 eta 40 ziklo artean egiten dituzte. Horrela %70a edo gehiago positibo faltsuak izan daitezkelarik (Fauci-ren ahotan). Datuak okerrera egiten dutenean PCR gehiago egin direlako izan da, azken egunotan bezala (behean Jon Ander Etxeberriaren euskaratutako idatzi bat).
  • Musukoaren baliogarritasuna frogatzeko asmotan Danimarkan ikerketa egin zen 6.000 pertsonakin, 3.000 musukoarekin eta 3.000 musuko barik. Beraien harridurarako (asmoa baliogarritasuna baieztatzea baitzen) ez zen bi taldeen artean Covid-19 gaitzaren prebalentzian diferentzia esanguratsurik eman.
  • Gure medioek 3.000 pertsonatik gorako manifestaldi bat zentsuratu dute (Gasteiz 2021eko maiatzak 15), garai berezi honetan Euskal Herrian egin den handiena. Hurrengoa, gaur zortzi hilak 24an Donostian...Ea zer egiten duten. Aurrekoan, ez ETBk, ez Garak eta ez Berriak ez zuten ezertxo ere ez agertu. Zer esanik ez, Diario Vasco, TVE, La Sexta eta halakoek ere ez.
  • SARS-COV-2 delakoa oraindik ez dute isolatu, ez dute inon aurkitu eta. Bere sekuentzia genetikoa programa informatiko batek osatu du. Fisikoki eta zientifikoki, ez dago. Koch-en postulatuak ez dira bete.
  • Logikoa denez, txertoek ez daukate inon aurkitu ez den birusik. Ezin dira beraz teknikoki txerto deitu, "medikamentu transgeniko esperimental" baino. Legezkoak izateko gainera, ezinbestekoa dute alarma egoera, bestela inola ere ezingo lirateke inokulatu. Esperimentu bat da, kasurik onenean.
  • Pertsona ugari ari da efektu larriak (iktusak, tronboak...) izaten eta hiltzen txertoekin. Datuok izkutatzen ari dira eta gertutik ezagutu ditugun kasu batzutan PCR testean positibo emanda (eta bigarren dosia hartu berri), Covid-19 gaitzaz hildako bezala zenbatuak izan dira.
  • "Event 201" jar daiteke googlen pandemiaren aurretiko planari buruz jakiteko. Hurrengo planei buruz informazio onena Davos foroan, Foro Ekonomiko Internazionala edo Klaus Schwab-en "Covid-19: The Big Reset" liburuan. Klaus Schwab, Foro Ekonomiko Internazionalaren sortzailea da, enpresari nazi baten semea eta Txinako gobernuarekin harreman estuan hamarka urte batzuk daroana.
  • Kuriosoa oso, Foro honetako weborrian (osasun adituak ere izango ote dira?) txertoa jartzeko nola koakzionatu azaltzen duen gida bat agertzen dela. Goebbels pozik legoke.
  • Eugenesia eta gizateriaren erabateko kontrola era publikoan defendatzen dutenek, Bill Gates kasu (Rothchild, Rockefeler, Soros eta abarrek) botere asko daukate auzi honetan: OMSen kontrola, Big Pharma, bankuak eta estatuen zorrak, telekomunikazio teknologiak, komunikabideen kontrola eta abar.

Zinez espero dut, plangintza honetako partehartzaileak (tartean beharbada gure agintari batzuk) epaituak izango direna, dagokien erruduntasun eta ondorioekin.

Gora Reiner Fuellmich.

 

---------------------------------

 

(Jon Ander Etxebarria, biologoa - 2021/07/13)

Eusko Jaurlaritza berriz ere testak erabiltzen ari da olatu berri bat sortzeko

Ekainaren 1etik uztailaren 4ra bitartean batez beste 6.650 test egin izan dira. 

Baina egun horretatik gaur arte 8.699 egin dira, hau da, % 30,83 gehiago, eta, batez ere, 39 urtetik beherako adin tarteetan. 

Helburua gazteen aisialdia zigortzea da eta, bide batez, txertoa jartzeko presioa egitea. 

Datuak aztertuz gero, 17 eta 25 urte bitarteko tartean (kale edanari dagokiona) positibo gutxiago ditu 26 eta 39 urte bitartekoek baino, nahiz eta 30-39 urte bitarteko hamarkada horretan txertaketa hazten ari den.  Hasieratik esan nuen IMren (Intidentzia Metatuaren) estatistikak ez duela balio eta olatuak nahierara sor daitezkeela, egindako test kopuruaren arabera.  Era berean, hasieratik esan nuen hau osasun plangintzaren arazoa zela eta ez osasun publikoaren arazoa. Eta, bitxia bada ere, Erresuma Batuak eta Alemaniak hemendik aurrera Intzidentzia Metatua ez dute erabiliko eta lehentasuna emango diete ospitaleratze-datuei eta ZIUei, hau da, betiko osasunera itzultzea, eta ez txarto egindako PCRen bidez nahi erara sortutako datuei. Baliozkoa ez den estatistika horretan oinarrituta, izan ditugun murrizketa-neurri guztiak hartu dira; beraz, uste dut Eusko Jaurlaritzak, legebiltzar taldeek eta LABIk azalpen bat zor digutela euskal herritarroi. 

Une honetan egin daitekeen gauzarik onena administrazioak normaltasunera eramango gaituzten neurri batzuk hartzea da: 

1) PCR testak alde batera uztea eta medikuntza bere oinarrira itzultzea, hau da, pazienteak sendatzen saiatzea eta balizko gaixoak ez sortzea, sintomarik gabekoak ezin direlako gaixotzat edo kutsatzailetzat hartu. 

2) Behar bezala egiteko astirik izan ez duten medikamentuekin jendea txertatzeari uztea, albo ondorio larriak ematen ari direlako eta etorkizunean gehiago seguruenik. Eta batez ere gazteak txertatzeko asmo hori alde batera uztea, adin tarte horretako positiboen % 95 baino gehiago sintomarik gabekoak direlako, hau da, gaixotzen ez direlako, eta, gainera, hilgarritasunik gabeko adin tartea delako. Izan ere, uste badute gazteek kutsa dezaketela, orduan zer zentzu du nagusiei txertoa jarri izana, babesteko balio ez bazaie? 

3) Pandemia osoan zehar erabili izan duten beldurraren diskurtsoa behingoz uztea. Hasteko, esan behar dugu euskaldunok ez garela genetikoki beste europarren aldean desberdinak izan behar. Herritarrok argi ikusi behar dugu, azken kirol ekitaldietan, tenisean, futbolean, txirrindularitzan, pertsonak gizarte urruntasunik gabe eta maskararik gabe egon gaitezkeela. Bada garaia euskal herritarrok gure egoera normal neuronala berreskura dezagun, eta ez administrazioek, politikariek, komunikabideek eta osasun arlokoek ezarritako beldurrak eragindako blokeo mental horrekin jarraitu

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.