Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Green Pass = Gesundheitspaß

Asier Arregi 2021/11/26 14:40
Pase sanitarioaren kontua nazien Alemanian erabilia izan zen. Beharrezkoa zen gainera museo, eraikin publiko, lantoki, eskola eta abarretan sartzeko. Osasunarekin zerikusi gutxi, orain bezalatsu. BIHAR BILBORA!!!

 

Oinarrizko eskubideen urraketa bortitza jasaten ari gara. Giza eskubideak desagertu dira Zientziaren izenean, baina era guztiz manipulatuan, ebidentzia zientifiko barik.

Era oso kuriosoan naziek asmatutako sistema bera ezarri nahi da. Izan ere, mundu mailako erregimen totalitario bat ezartzen ari dira eta Covid-19 tresna baino ez da.

Erregimen totalitario horren administrazio kontseiluan Black Rock, Vanguard eta State Street leudeke besteak beste, munduaren jabe (hauen gainetik esku bakarrarekin kontatu daitezken familia klanak), gure bankuen eta enpresa handi guztien jabe, Petronor, Ipertrola, estatuetako banku zentralak, Microsoft eta Apple, Big Pharma, OMS, FMI...guztia...Eugenesia behin eta berriro defendatu duten horien interesetan gure osasuna dagoela iñork uste al du ba?

Hau ilustratzeko Alfontso Longoren azalpenak, bikain. Bihar BILBORA!! Munduko hiriburura, jejeje...Aupa Alfontso! Aupa umore hori!

 

Repentinitis idiopatikoa

Asier Arregi 2021/11/23 12:30
75 kirolari bapatean hilda azken 5 hilabetetan

Urterik txarrenetan 5 edo 8 bat kirolari hil omen dira bapatean, bihotzekoak emanda edo. Azken 5 hilabetetan, 75. Eta ez dakigu zergatik, "causa natural", derrepentian...eta sinisten dugu, aurreko urteetatik aldatu den faktoretxo injektagarri bat alboratuz.

Umeak ere badira orain bihotzekoak jasaten, eta gazteak markapasosa jartzen.

Ez al dira nahikoa datu txertoei buruz zalantza batzuk sortzeko?

Efektuen ebidentziaz gain, txertoetan grafeno oxidoa aurkitu da. Toxiko oso potentea eta odol koaguloak eragiten dituena. Legez kanpokoa da orain momentuan txertoetan gai hori jartzea. Hala eta guztiz, aztertutako 4 farmazeutika desberdinen bialetan aurkitu da, zalantzarik gabeko ondorioekin. Campra doktoreak txosten sakon bat egin du azterketa honekin. Txosten teknikoa osorik badaukat, baina orain ez dut sarean aurkitu. Norbaiti interesatuko balitzaio, emailez bidaliko diot.

Datu hau nahikoa izan beharko litzateke txertatzeak berehala gelditzeko, baina manipulazio neurolinguistiko eta emozionalak, edo programazioak eta beldurrak, indar asko daukate gure global-faxismo berrian. Inon aurkitu ez den birusak Covid-19 gaitza sortzen duela sinisterainokoa...Eta denok Green Pass, pase sanitario nazia edukitzeko irrikitan.

Gure komunikabideek ere parte hartzen dute global-sozialismo edo mundu mailako faxismo berri honetan, zentsura azkar erabiliz. Atzo Berriako facebooketik nire komentario bat ezabatu zuten hildako kirolarien zerrendarekin. Esango nuke bi ordu baino gutxiagotan egin zutela.

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Kontatuko diguzu… Alfonso, 2022/05/12 15:12
Eskerrik asko Alfonso, orain erosi dot ... Asier Arregi, 2022/05/12 13:59
Interesgarria artikulua, eztabaidak zein gogoetak ... Alfonso Guillo, 2022/02/16 14:47
Bikain Asier......baditut arrazoi pranko hemen ... Iulen Lizaso Aldalur, 2021/12/22 12:38
Jo gogor bide hortatik! Ordua da gauzak klaro ... iñaki, 2021/09/01 15:24
Ikaragarria gertatzen ari dena. Gizartea lo, ... Oier Nuñez, 2021/08/01 23:24
Gracias por la información Garux, 2021/04/22 16:16
Daukat susmoa etxia magnetikoki kutxatuta dago Ze ... Jabi, 2018/07/17 07:36
Me encantas june, 2016/02/17 18:53
Oso ona. Eskerrik asko Asier. Serafin, 2012/02/02 14:02