Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Lipoatrofia semizirkularra

Asier Arregi 2014/05/17 12:40
Gaitz hau eremu elektromagnetikoek sortutakoa dela erabat frogatua dago.

Eremu elektromagnetikoek efektu termikoak soilik sortzen dituztela sinistuta dago jende asko. Lipoatrofiaren kasua sisnismen ariketa hau goitik behera zapuzten duen adibidea dugu.

Paradoxikoki, eremu elektromagnetikoek efektu termikoak soilik sortzen dituztela dioten askok, bere burua eskeptikotzat aurkezten dute. Froga guztien gainetik, ortodoxoki, eta Zientziaren izena modu axolagabean erabilita (Jainko moduan) defendatzen dituzte beraien sasi-axiomak.

Atzo, TVEko "Escarabajo verde" saioan gai honi buruzko programa eman zuten "La otra factura del wifi" izenburuz. Bagoaz zerbait aurreratzen, 2005ean zentsuratu egin baitzuten gai berdinari buruzko "Documentos TV"ko saio bat. Gerora, programa egin zuten langile batzuri esker sarean agertu zen.

Hona hemen atzokoa:

 

Bideoan, Lezoko kasua ere agertzen da. Eskola Kontseiluak kablea hobetsi zuen Wifiaren ordez, instalakuntzaren kostua beregain hartuta. Jaurlaritza negargarri portatu zen, zuzendariari espedientea ireki eta ordenagailu eta arbela elektronikoak ez bidaliz.

Lipoatrofiara bueltatuz, esan behar, Gipuzkoan eta Bizkaian ere egon badaudela lipoatrofia kasuak. Esaterako Diputazioetako zenbait bulegotan.

Gaitza sortzearen zergatia ordea ez dago guztiz argi, baina ebidentzietara begiratuz, laneko kutsadura elektromagnetiko ezberdinen koktelak sortzen duela baieztatu daiteke. Hauek, elektrostatika, 50 Hz tako eremu elektrikoa edota magnetikoa eta frekuentzia altuko harigabeko sistemak (Wifi, DECT, GSM, UMTS...) dira. Izan ere, kutsadura baloreak jeitsiz edo guztiz ekidinez, gaixotasunik ez dago.

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.