Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Tsunamia eta Fukushima Daiichi zentral nuklearra

Asier Arregi 2011/03/23 11:32

Izugarria. Izurik ez ordea geigerraz eskaneatzen ari zaizkion mutikoaren aurpegian, itxuraz behintzat. Ardura, heldutasuna, haserre puntua...Duintasuna, ulertzen ez duen injustiziaren aurrean.

umea Fukushima

Irudi gehiago hemen

Tsunamiarena benetan beldurgarria izan da, badirudi 20.000 hildakotik gora izango direla mingain lokaztu erraldoiak aurretik eraman dituenak. Hori bai, apokalipsia.

Bestalde, zentral nuklearrean eragindako kalteek sortu duten kutsadura erradioaktiboaren hedadura eta larritasuna baloratzeko ez daukagu datu larregirik. Atzo lagun batek, datu bila, bere ezjakintasunean ea nire geigerrarekin neurketak egiten ari nintzen galdetu zidan. Harritu egin ninduen galderak, eta baietz erantzun nion, baina egiten ditudan ohiko neurketatan, eraikuntza materialen alfa eta beta erradiazioak (baldosa eta granitoetan batipat, baina aste honetan zementu berezi bat testatzeko ere eskatu didate), eta tokien gamma erradiazioak. Logikoa den bezala emaitzak ere, ohikoak. Hemen igarriko badugu epe luzeagoan izan daiteke eta kuantifikatzeko ez da hain erraza izango, horren eragina beste batzuengandik banatzea oso oso zaila baita. Txernobilgoa kuantifikatzeko ere iritzi eta ikerketa kontraesankorrak daude. Batzuk milloika pertsonen minbiziaren eragiletzat hartzen dute, beste batzuk momentuan erretako plantako biktimak eta ehundaka batzuk gehiago. Edozein modutan, eragin itzela. Europan gutxienez 13 herrialdetan neurtu ziren erradiaktibitate igoerak, 25 urte beranduago ere nabariak direnak. Desastrea.


[Imaxe: chernobyl_fallout.jpg]

Dena den, hurrengo egunetako euriekin kontu piskat izan beharko da. Hemen baino gehiago Amerika aldean beharbada. Baina ez da gutxietsi behar partikula erradiaktiboak atmosferan zehar hedatzeko aukera eta euri bitartez lurreratzea. Non? Auskalo. Loteria. Goiko irudian, Txernobilgo sari potoloenak. Behekoan, Australiako Erradiazio Zerbitzuaren aurrikuspena.

erradiazio lainoaZentral nuklearren aldeko jarrera erakusten duten askori entzun diet oso "oportunista" dela orain Fukushimakoa aprobetxatzea hauen kontra egiteko...Hau bai dela burugabekeria galanta, ukaezina den arrisku ultra-larriaren adibide bat dagoenean berau gutxiestea "oportunismoa" aitzakitzat erabiliz.

Informazioen arabera, badirudi, Fukushimako honek Txernobilgoak baino larritasun gutxiago duela, baina oraindik ez dut uste guztiz baieztatu daitekeenik. Gogoratu behar ordea, Txernobilgoa, oso grabea izaki, askoz ere grabeagoa izateko arriskutan egon zela. Tekniko batzuren iritziz, Europa osoa ia gizakiarentzat ez-bizigarri izaterainokoa, historiak errez ahaztu ditzakeen hiru heroirengatik izan ez balitz. Eskerrik asko, Alexei Ananenko, Valeriy Bezpalov eta Boris Baranov, aspaldi erradiaktibitateak ondo erreta zaudeten arren.







Book teknologia

Asier Arregi 2011/03/17 14:56

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.