Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

aritmEtika 20N

Asier Arregi 2011/11/14 11:49
Estatu moderno bateko txarto deituriko demokrazian alderdi txikiak txikitzen dituen hauteskunde sistema erabiltzen da.

Bi partidu haundiei matematikaren ikuspegitik era erabilgarrian aurre egiteko irakurri dudan proposamena, eskañuen "prezioak" eta PP edo PSOEri probintzia bakoitzean aulkiak kentzeko aukerarik onenak. Gipuzkoan eta Nafarroan Amaiur aukerarik onena (eta bigarrena Araba eta Bizkaian), PNV bigarrena Gipuzkoan eta lehenengoa Bizkaia eta Araban, GBai, bigarrena Nafarroan.

Demokrazia monarkiko eta parlamentario honetako espainiar subdito garenon bototxoekin egiten diren KALKULOAK.

 



Politika ideiak dira, baina hauteskundeak agintarien kalkuloak

frequency and volume

Asier Arregi 2011/11/05 20:04
"Campos Invisibles: Geografías de las Ondas de Radio" izenarekin Bartzelonan dagoen erakusketa

Uhinen irudikatzea eta ezagutza ez da kontu erreza. Ez dira ikusten eta. Lehendabiziko bideo honetan pertsonen neurrien araberako frekuentziak agertzen dira eta uhin artifizialekin konparaketa, berauen soinuak ere eginez.

 

Ez dut bertan ikusi, lagin hau besterik ez, zuk orain bezala, baina hurrengo urteko martxoak 14ra arte dagoenez, ikusiko dudala uste dut. Tokia: Arts Santa Mónica zentrua Bartzelonako Ramblan.

Uhin elektromagnetikoetan frekuentzia eta uhin luzera erlzionatuta daude. Beraz, era berean neurri bakoitzak, distantzia bakoitzak, berarekin erlazionatzen den frekuentzia bat edo gehiago izan ditzake (elektromagnetikoa, soinua, eta medioaren araberakoa).

Uhin luzera gero eta handiago, frekuentzia gero eta motelagoa. Erlazioa, uhinaren hedatze abiadura da.

\lambda = \frac{v}{f}

λ uhin luzera da, v bere abiadura, eta f frekuentzia (Hz tan, zikloak segunduko adierazten duen parametroa). Argiarentzat y eta hutsuenean doazen uhin elektromagnetikoentzat, v abiadura  299.792.458 m/s, c konstantea. Airetik doazen soinu uhinentzat abiadura gutxi gora behera 343 m/s da atmosfera baldintzen arabera aldatuz.

Esaterako, gaztelerazko wikipedian agertzen den adibidea, argi gorria,  440 THz ko frekuentzia duenak, 680 nm inguru dituzten uhinek osatzen dute:

 \lambda = \frac{c}{f} = \frac{299 \cdot 10^6 \ {\rm m \cdot s^{-1}}}{440 \cdot 10^{12} \  {\rm s^{-1}}} = 6,795 \cdot 10^{-7} \ {\rm m} \sim 680 \ {\rm nm}

Formula berdinarekin, etxeko argindarrak 50 Hz rekin, 6000 km inguruko uhin luzera izango luke eta Wifiaren ingurukoek edo etxeko mikrouhinak (2.450 MHz, milioi hertzio), 12,24 cm koa. GSM900 telefonia mugikorra hartu ezkero, 33 cm inguru. Eta 100 MHz tako FM irratiak, 3 m. Beraz frekuentzia horien tartean eta inguruan gorputz atal ezberdinen luzerak dituzten uhin-luzeradun uhin elektromagnetiko komertzial askok bategiten dute. Zientzialari batzuren iritziz erresonantzia izan daiteke osasunaren eragin onuragarri edo kaltegarrien faktoreetako bat.

Erakusketarekin lotutako beste bideoak:


 

Wifiaren irudikatzea:


Uhinez inguratuak

Asier Arregi 2011/11/02 10:56
Arte telebista kate frantsesak eginiko programa

Hau da orain arte gai honi buruz ikusi dudan programarik onentsuena. Polita. Azken urteotako ikerketa esanguratsu batzuren zientzialariak agertzen dira.

Bestalde, orain dela hilabete t'erdi, Madrilen, Europar Batasunaren egoitzan sinposio interesgarri bat egon zen:

LA DIMENSIÓN REAL DE LAS RADIACIONES NO IONIZANTES: análisis científico, jurídico y social

 

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.