Txertoak, beldur orratzak
Beldurraren erabilpenari
buruz aspaldi idatzi nuen blogean eta esan behar txertoen aldeko oinarri sendoena horretan datzala. Eta orain gogoan ez daukat A gripearen txertoa, umeei txiki txikitatik sartzen dizkieten guztiak baino. Oinarria, beldurra da. Ez dago beharra zientifikoki demostratzerik. Are gehiago, gezur ugari erabili dira beraien beharra kolektiboaren kontzientzian grabatzeko.
Oso argigarria egin zitzaidan Vacunaciones sistemáticas en cuestiónliburua. Beharrezkoa den eskeptikotasunetik, bere garaian (2005ean konkretuki) bakunen aldeko eta kontrako argudio ugari irakurri nituen. Eskuragarri izan nituen guztiak. Espainiako pediatren elkarteko garaiko weborria, bakunen historia, datuak, egutegiak, Japoniako eredua, Estatu Batuetakoa, Europakoak, bakuna motak, konposaketak, eta abar.
Aldeko argudiotan gezurrak eta egia ez osoak aurkitzea ere, oso argigarria.
Japonia eta España
Adibide honekin errealitatea epaitzea eta orokortzea beharbada ez da zilegi izango, baina argazkiak eta obren konparazioa bera harrigarriak iruditu zaizkit. Informazioa e-mailez heldu zait, eta badira lagun batzuk txorrada mordo bat berbidaltzen eguneko denboratxo bat ematen dutenak. Halakoak oso gutxitan zabaltzen ditut eta gehienetan zuzenean zakarrontzira doaz. Hau libratu egin da, eta hona ere azaldu. Beste iturri batzutan bilatzen saiatu naiz eta baita errez aurkitu ere, baina bakoitza bere aldetik.
Lurrikarak aurten txikitutako 150 metrotako autopista zatia 6 egunetan konpondu omen zuten
Beharbada gainera, kartelaren prezioa obrarena baino handiagoa izango zen.
Jasangarritasuna, gizarteak daukana da, horrelako politikoak eduki eta lau urtean behin (eta berriz) botoa berdinei edo berdintsuei ematera doan artaldeak daukana.