Erradiestesista postdatan
Radiestesista izenburuz azaldu nintzen aurreko astean kajatonta delakoan. EITBko Postdata saioan izan zen, eta egia esateko, gustora egon nintzen. Esperientzia gustokoa izatearen erantzuleak, gure bezero anonimo jator askoak, Nerea Iriarte kazetaria eta kamera-mikroa zerabilten teknikariak izan ziren. Oso atseginak. Eskerrik asko beraz.
Guztia perfektua ezin denez izan, esan behar, elkarrizketan eguzkiak eta itzalik ez egiteko zeramaten ispiluak begiak zabaltzeko lanak ematen zizkidatela. Zazpiki txorradak.
Bideoan mikrouhinen neurketa bateko atal txiki bat agrtzen da eta baita ur korronte baten markatzea. Lehenagotik ondo lekututa zegoen hau, beste erradiestesista batek eta biok egindako bisitan. Bestela, ez dut uste kamera aurrean egindako lana fidagarria litzatekenik. Beharbada praktikarekin bai, baina erradiestesiak lasaitasun eta tenple berezi bat eskatzen du.
Berriz ortozik
Azken aldian gutxiago nabil ortozik...eta makaltxoago ibili naiz, horregatik izango ez dela pentsatu nahi dudan arren. Aldaketa haundien garaia bizitzen ari naiz. Maila askotan. Hasiera bat berriro, hutsune bat, ziklo aldaketa edo.
Berriz ortozik ibiltzen hastea komeni zaidanez, blog honi zerbait jaten ematen hasiko natzaio, goseak akabatzen baineukan pantailako kuadro hau.
Bloga sortu nuenean, hasierako asmoa bizigarritasun baldintzei buruz aritzea zen. Orain, asmo horri helduko diot. Materiala nahi beste dut eta poliki poliki Etxearen Osasuna lelopean sartzen hasiko naiz.
Gero, tartean beste gai batzuri ere berriz helduko diedala suposatzen dut. Kontatu beharra sentitu ahala, edo horretarako denbora eduki ahala.
Ondo izan,