Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

belarretan

Asier Arregi 2008/07/28 15:07
belarretan

 




 

Gipuzkoa barreneko herritxo baten berriki photo hau egin dut. Argazkiak egiten ari nintzela ikustean, oihuka baten gelditzeko esan zidaten, birao batzuk gehituz. Errepide publiko batetik paisaia argazkiak egiten nengoela, ez zeukaten hainbesteko zalaparta egiteko arrazoi larregirik eta digitalizazioaren garai iruditsu hauetan gutxiago.

Bestalde, beraiena ez da turistentzako erakustaldia eta bere irudiaz egutegi bat egin nahi duenak ordain beza dagokiona. Arrazoia. Hau ordea, blog xume bat besterik ez da, baserritar hauek omendu nahi dituena gainera.

 

ortozik nago

Asier Arregi 2008/07/09 23:55
blogari nago

 

ezkerroin

Ortozik, oin hutsik, oin biluzik egotea eta ibiltzea munduko millaka milloikaren egunerokoa da. Gehien-gehienak halabearrez, baina  badira naturari erantzuten dion logika aplikatuz egiten dutenak ere. Esaterako, ortozik egoteari zerbait gehitzeko xedez honekin egin dut topo.

Nirea ez da horrenbesterako, baina ezta bloga egiteko erabiltzen dudan izen hutsa ere. Metaforak alde batera utzita, asko dirakela, horiek baino gehiago ere bada apurtxo bat...Duela urte bat baino gehiagotik hilean behin gutxienez, gure baserritik gertu dagoen Kalamua mendia igotzen dut, ortozik.

Egun baten Miquel Colomer lagun eta errefrexologoaren aholkuz, froga moduan zein mailara arte posible den ikusteko ibiltzen hasi eta ordu erdira neukan totontorra jo nuen (bidetik kanporako sailak pasatuz). Ordutik, errepikatu, ibili eta bizio bihurtu da. Behar, ia. Gogaitua edo nekatu xamar nagoen garaitan bueltatxoa falta zaidala somatzen dut. Masajea musutruk, eta gehiago...

Behin, baserriko obra-erropa zaharrak jantzita abiatu nintzen, eta beharbada, aste bateko bizarrarekin. Ordu arrarotan joaten naiz eta ohikoena inorekin topo ez egitea da. Baina eguraldi traketseko astelehen batez, bidez kanpora nindoala hogei bat metrotara pertsona bat agertu zen. Begiratu, eta “bueltia hartu eskumatara” (gure tomtomak bezala) egin zuen. Beldurtu egin nuen...uxatu edo, nire uneko aurpegi lotsatiz.

Inoiz, eguraldi onarekin, jendearekin gurutzatzean agur ixil samarrak jaso ditut (jazkera txukunagoz, ordea).

Mendian beti agurtzea betiko ohitura da. Mantendu beharreko ohituren taldekoa.

Ortozik ibiltzea, probatu beharrekoen taldekoa.

Eta askorentzat, ni, txoroen taldean sartzekoa...bai, mendian topatu nuen harentzat bai seguru.

Baina orain ere ortozik, blogari nago.

Digitoanalisia

Asier Arregi 2008/07/07 13:34
Esku eta hatzaparretako arrastoetan markatzen dena!
digito


Miquel Colomer Roig jauna orain dela pare bat urte ezagutu nuen Aralarren egin genuen GEA elkarteko bilera baten.  Ezagutzea merezi duen horietakoa, bai horixe!

Estrainekoz ikusi nuenean ortozik zegoen, bilera tokia zen Aralarreko santutegi ondoko gela horretan. Udazken bukaera zen eta ez zegoen bero larregirik, jende gehiena txamarra eta botaz, eta Miquel, han, jertsetxo bat eta...oinutsik. Bakoitzaren aurkezpenak egitean berak oin-azpiko errefrexologia, higienismoa eta digitoanalisia lantzen zituela esan zuen. Azken honekin buru-belarri azken 16 urteak pasa zituela gehituz.

Elkar ikusi genuen hurrengo aldian, berarekin pribatuan hitzegin ahal izan nuen. Eskuak erakutsi nizkion eta...ufa...nerekin denbora baterako izango zuela eta biharamonerako gelditu ginen, eta ordu bete baino gehiagoz nitaz aritu zen. Bigarren minuturako lehenengo gola sartua zidan nire gerriaren tentsioei buruz hasi zenean. Gero, egoera fisikoa, buruko hemisferio bakoitzaren ezaugarriak, analisi gaitasunak, intuizioa, pertzepzioa, alde emozionala, afektiboa, jarrera psikologikoak, barrenengo Niaren ezaugarriak, animo haundien beharraz, introbertsio puntuaren arrazoia, errezeloak, erradikaltasuna, “akumulatiboak” (sofritutakoak...). Guztia, matematika hutsa bailitzan...eta itxuraz, horrela omen da. Ordutik, zebait kasutan digitoanalisiaren potentziala ezagutu dut. Osasun arazo potoloak izan dituzten edo dituzten gertuko pertsona batzuren kasuak ezagutu ditut. Grabetasunetik kanpora, nere gurasoak ezagutu barik ere beraietaz mintzo zitzaidan, inork beraiei buruz inoiz esandakoak baino sakonagotik. Eskuaren aztarnak hartzeko tresnak eman zizkidan eta noizean behin bidali izan dizkiot “kasu” batzuk.

Informazio asko dago benetan hor, eskuan. Zati haundi bat genetikoa da, baina baita bizitzan zehar garatzen direnak ere, onean eta txarrean. Ikerketa maila oso handia da eta baliteke hurrengo urteetan ezagunagoa izatea. Gai honetako maisua Antonio Cerdá dugu. Berrogeitamar urtetako ikerketa egin du, zenbait liburu publikatuz.

Hamar hatz-markei buruzko Antonioren liburu bat badut, agortua dagoena baina Miquelek oparitutakoa. Ikusgarria da hatz-puntatan zenbat formazio dauzkagun: espiralak, oboideak, eseak, espigak, trirradioak eta abar. Oso konplexua da hemisferio bakoitzaren interpretazioa liburu horren irakurketa soilaz egitea...eta gainera, gainontzeko eskuaren aztarnak falta dira...

Egia esan, horko informazioa jakitea oso lagungarria izan zait nere burua onartu eta nire bizitzako kontu aunitz errez ulertzeko. Edozeini gomendatzeko modukoa.

Eta osasun arazo potolo baten aurrean ere, geobiologiarekin batera, zulotik ateratzeko oso lagungarria dena.

 

 

Info gehiago: DIGITOANALISIA

 

 

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.