Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Aitagurea

Asier Arregi 2008/06/25 20:27
Gure Aita?

 
Evaristok oihuka zioen: La Religion Es Una Maldición (jerarquiak, patriotak eta idiotak beste baterako...), eta horrela izan da pertsonak kontrolatzeko erabili delako, berez eta era naturalean pertsonak bere askatasunerako behar duen garapen espiritualaz jabetuz, horretan bildurra ere erabiliz. Eta hau, maldizio garbia dela iruditzen zait.

Aitagurea edo Gure Aita delako otoitza, jatorriz arameoz ei da, Josu judeo-palestinoak hizkuntza horretan esan ohi baitzuen eta horrela idatzita omen dago Olibondoen Mendiko marmolezko harri handi baten. Bere itzulpenarekin zalantza asko daude eta itxura guztien arabera itzulpen horietan esangura jakin batzuk piskat desbideratu dira...betiko leloak, tentaldiak, pekatariak, zorrak...

Itzulpenean esangura posible ezberdin asko daude eta gure izatearentzat ariketa ez-didaktikoan buruz ikasteko erakusten zigutena, oso mugatua dagoen adiera bat da.

Elizaren interferentzia gabe egin daitekeen itzulpena horrelako zerbait izan daiteke:

Sortzailea (aita-ama), Bizitzaren arnas, soinuaren iturri, hitz gabeko ekintza, Kosmosaren Sortzaile!
Zure Argia bihurtu egizu distira gugan,
gure artean, barruan eta kanpoan erabilgarri izan dezagun
Lagundu egiguzu gure bidean aurrera egiten zugandik datorren sentipena soilik arnastuz
Gure Nia, zurearekin aurki bedi, errege-erregina bezela ibil gaitezen gainontzeko izaki guztiekin
Zure nahia eta gurea, bat izan bitez, Argi guztian eta forma guztietan,
norbanako guztietan, talde guztietan bezala
Sentiarazi egiguzu Lurraren arima gugan, horrela,  guk orogan dagoen Jakinduria senti dezagun
Ez utzi munduko azalkeria eta itxurak engainatu gaitzaten, eta libra gaitzazu gure hazkuntza mozten duten horietatik
Ez ahazten utzi zu zarela etengabe berritzen zarena eta guztia edertzen duena
Zure maitasuna gure ekintzak hazten direnetan bakarrik egon bedi
AMEN

Polita, zatarra, ados edo desados egonda ere, desberdiña oso.

Palomitak, birrak eta sakeleko telefonoak

Asier Arregi 2008/06/19 15:17

Orain pare bat urte edo, arraultza egosten zuen mugikorraren argazkia famatua egin zen. Gero, ez zela benetan egosten, buloa zela eta abar...Argi dagoena da, uhin elektromagnetikoek izaki biologikoen zeluletan eragina badutela. Gaur, bideo honen lotura jaso dut eta deigarria iruditu zait, blogean jartzeko beste.

Mugikorren uhinek eragindako efektuak aipatuak ditut jada aurreko artikulu baten. Orain zerbait gehitzeko, azaldu behar, fenomeno honekin gertatzen ari dena tabakoarekin gertatu zenaren oso antzekoa dela. Kalkoa ia.

Berrogeitamargarren hamarkadan Osasunerako Mundu Erakundearen (WHO, OMS) baitan tabakoa biriketarako ona zela zioten informeak kaleratu ziren, biriketara ke beroa, mukia botatzeko mesedea eta abar...Tabako konpainien presioz edo diruz egindakoak ziren, egun uhin elektromagnetikoen kaltegarritasun eza ziurtatzen dutenen pare.

Tabakoarekin bezela, telefono mugikorrekin, erretzaile pasiboak eta aktiboak daude. Japonian metalezko estaldura duten zenbait tokitan (trenak, zenbait autobus...) sakelekoaz hitzegitea debekatu egin dute. Metalezko estaldurarekin telefonoek potentzia gehiagoz emititu behar dute basearekin konektatzeko eta gainera, estaldura horrek Faradayren kaiola efektua edo mikrouhin labaren efektua egiten du, uhinen errebotez erradiazioa gehituz.

Gaur egun telefonia konpainia boteretsuek estaltzen dituzte ikerketa zientifikoen %70aren ondorio garbiak. Badaude ere, eraginik ez dutela dioten ikerketa zientifikoak (%30a), baina...boteretsu hauek ordaindutakoak dira.

Dosi kontua ere bada, droga guztiak lez. Errusiarrek 3 minututik gorako erabilpen jarraiak inoiz ez egiteko gomendatzen dute, denbora horretatik aurrera gure garun multzoa babesten duen filtro hematoenzefalikoan zulotxoak ageri direla frogatua izan baita. Barrera hau gure neuronen babesa da, honek gelditzen ditu prioi (behi txoroen gaitza), birus (tumorazio askoren eragile) eta odolaren bitartez sar daitezkeen toxiko asko. Hiru minututatik ez pasatzeaz gain, deien artean gutxienez 15 minututako atsedena hartzea gomendatzen dute, kaltetutakoa biologikoki berregokitzeko.

Eta errusiarrek badakite jakin. Gerra Hotzaren garaian, berrogeitamargarren hamarkadan hasi eta urte batzutan zehar, AEBetako Moskuko enbaxada mikrouhinekin erasotu zuten. Emaitza: egon ziren enbaxadore amerikar guztiak minbiziz jota, kromosometan DNA apurketak eta abar. Baina baita langile errusiar kaltetuak ere. Gaia ikertzen zuten txosten yankiak eta sobietarrak daude, hirurogeigarren hamarkadakoak.

Berriki, ASEPEYO aseguru etxeak lan arriskuei buruzko txosten baten teknologia honen arriskua agerian jarri du. PDFa hemen.

Nik mugikorra badarabilt, baina beti kabledun belarritakoaz eta ahal den neurrian urrunduz. Buruak jasandako erradiazio maila 100 aldiz errez jeisten da. Oraintsu kabledun belarritako berriak kaleratu dituzte, estandarrak hobetzen dituztenak. Kablea jarri, burutik urrundu eta kontuz baina segapotoa bihotz ondoan jartzearekin! Gune xenxible batetik, ez bestera eroan...

Xenxibleetan xenxibleenak umeak dira, garunak hazte prozesuan baitauzkate. Umeentzat diseinatutako telefono zelularrak ikustean amorratzen jartzen naiz.

Babes neurriak hartzearen beharra ezinbestekotzat jotzea denbora kontua da.

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.