25 de abril sempre
Ezagutzen dudan iraultzarik ederrena. Herria eta militarrak (MFA) berehala bat eginda, armak bai eta muniziorik ez...balen ordez krabeliñak. Info piskat
Txarrena, benetako iraultza, PREC (Periodo Revolucionario em curso) apurtu zela, AEBen injerentziaz...
Ospatzeko, Grândola Vila Morena, oihuka baten zein xuxurlatzen abes daitekeen kantua. Bertsio hau Amalia Rodriguesena:
Irakeko gerra, aldaketa klimatikoa eta gerra nuklearra
Oraintsu kaleratutako txosten baten aurrerapenak berotegi
efektua eta gerren arteko harremana lantzen du. Ejerzitoek gerretan sortutako
emisioak itzelak dira. Honi, munduan zehar egiten dituzten maniobretan sortutakoak
gehitu behar zaizkio.
Txostenak Irakeko gerra ardatz du eta laburpen moduan:
1. AEBen
Irakeko gerrako gastuek hemendik 2030 urte bitartean energia
berriztagarrietan egin beharko lirateken inbertsio guztiak berdintzen
dituzte.
2. Gerra
honetan, 141 milioi tona CO2 isuri dira. Zenbat den irudikatzeko: wikipedian
3. Dirutan, 600.000 milioi dolar izan dira, 50MW tako
9.000 parke eoliko eraikitzeko haina.
4. 2006 urtean AEBek Irakeko gerran gastatutakoa, mundu osoan energia berriztagarrien inbertsiotan orain arte gastatutakoa baino gehiago da.
5. Obamak hurrengo 10 urtetan energia berdeen teknologia eta belaunaldi berrian 150.000 milioi dolar gastatuko dituela esan omen du (Irakeko urteko gastua).
Estimazio hauek oso kontserbatzaileak dira, erregaien erabilera intentsiboan, petrolio putzuen suteetan, gas eztandetan eta lehergaietako produktu kimikoek eragindako berotegi efektuan oinarrituak daude. Ez dira kontutan hartu neurtzeko zailagoak diren gerrako garraio jarduera guztiak (tropen mugimenduak, merkantziak eta abar).
Txosten osoa aurten kaleratuko da.
Bestalde, hari berdinari tiraka baina gaiz aldatuz, amerikarrek Iraken egin dutenak izenik ez du. Eta pobretutako uranioaz ari naiz. Pentagonoaren datuen arabera 4 milioi libra uranio zabaldu dituzte (1,8 milioi kilo pasatxo). Hau, erradiaktibitate kantitateari erreparatuz astakirtenkeria handia da, Nagasakiko bonbarena baino 250.000 aldiz gehiagokoa. Honen efektuak epe ertain luzera, oso gogorrak izan daitezke, jada ez badira.
Gerra nuklear modernoa.
Documentos TV
2002ko urtarrilaren 8an, Pedro Erquiciaren Documentos TV saioak Contracorriente izeneko programa prestatu zuen, kutsadura elektromagnetikoaren eraginei buruzkoa.
Zentsuratua izan zen.
Hilabete batzuk beranduago Valladolideko neskatxoetako bat hil zen.
Nahiz eta gobernu aldaketa egon eta TVEko ekipoa aldatu, programak ez du argitara biderik izan TV publicoan.
Zein da arrazoia, osasun egoera on bat izateko higiene elektromagnetikoaren beharra izkutatzeko?

Kutsadura elektromagnetikoari buruzko jardunaldiak

Maila handiko zientzialari, mediku eta adituak datoz, esanguratsuenak:
Pedro Costa Morata, Telekomunikazioetako ingeniaria eta Soziologoa. 1998ko Ingurumeneko Sari Nazionala. Nazio Batuen eta Unescoren aholkularia. Telekomunikazioen Goi Mailako Eskolako irakaslea.
Jose Luis Bardasano Rubio, Ikertzailea, glandula pinealean eremu elektromagnetikoen eragina mundu mailan gehien ikertu duenetako bat. Alcalá de Henareseko Medizina Fakultateko katedraduna. Espezialitate Medikuen Zuzendaria, Bioelektromagnetismo eta Osasun Zientzietako Fundazioko lehendakaria.
Ceferino Maestú Unturbe, medikuntzan doktorea. Bioelektromagnetismoan espezializatua. Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Telekomunikazioen Goi Mailako Eskolako irakaslea.
Alberto Arrate Ormaetxea, gai hauetan arlo juridikoan aditua den abokatu eibartarra.
Beste hizlari batzuk ere izango dira, Emilio Mayayo Artal doktorea (patologoa eta RF frekuentziadun eremuen eraginaren ikertzailera), Iosea Girbau (ingeniari teknikoa), Pilar Ollo Luri (abokatua).
Bestalde, erradiazio elektromagnetikoak mapatan lekutzeko Tagzaniaren erabilpena proposatuko du gure GEA elkarteak. Horretarako, Patxi Gonzálezek, GEAren ibilbidearen errepasoa egingo du eta nik GEORAD etiketa edo tagarekin, Tagzanian neurketa elektromagnetikoen datuak sartzea proposatuko dut, oraindik berde xamar dagoen proiektuaren lehen pauso bezala. Horretarako, adibide bezala, atzo Basaurin izan nintzen pare bat neurketa egiten, bata gela azpian transformagailua zuen haur-eskola beten eta bestea, telefono antena potente batzuren inguruan, balore altuekin biak.
Ohartxoa: sarean ez dut jardunaldiko programaren pdfrik aurkitu. Norbaitek interesik badu, e-mailez Kontaktuan eskatu eta bidaliko diot.