Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Sexu ekologikoaren dekalogoa

Asier Arregi 2008/10/22 16:00

Mexikoko Greenpeacek publikatu zuen:

1. Argiak itzali

Aldaketa klimatikoan erregai fosiletatik datorren elektrizitatearen gehiegizko kontsumoa faktore garrantzitsua da. Elektrizitate hori energia berriztagarrietatik ere etor daiteke.

sexua

Erle argizari eta parafinazko kandelak erabiltzea beste aukera erotiko bat da. Argitasuna behar beharrezkoa baduzu, erraza, egunez aritu.


2. Pasio fruituak...transgenikorik gabekoak
Guarana, marrubiak, mazustak, keixak, transgenikorik gabekoak eta ekologikoak.

3. Maitasuna kosta ahala kosta?
Ostra eta mariskoak afrodisiakoak izan daitezkeen arren zenbait kostalde izorratzen ari dira berauen ekoizpen eta arrantzaz.

Horien ordez, olio usaintsu eta jaboi biodegradagarri gozoak probatu, edo gustoko edozein jaki.

4. Birziklatu amodioan
Birziklatutako paketeak era berezian apaindurik erabil daitezke, kondoi, labaingarri edo jostailuak gordetzeko.

5. Eko-labaingarriak erabili
Lubrikazio naturala bultzatu. Mingaina beti izango da tresna egoki bat. Ez inoiz erabili petroliotik eratorritako labaingarririk, baselina eta beste olio komertzialak kasu. Esso bezelako multinazionalak planeta hondatzen ari dira, baina ez utzi zure izara artean ere sartzen. Ura oinarri duten produktu ekologikoak ere badaude (edo silikon deiturikoaz). 


6. Pasioaren esklabu, ez petrolioarena
Jostailu sexual ugari PVCz eginak daude, petrolioarekin eginak izateaz gain toxikoak izan daitezke.

Kautxoz, latexaz edo larruz egindakoak erabili.

7. Ura aurreztu binaka
Bainatu ezkero, ez bakarrik egin. Ura eta xaboia aurreztuko dituzu. Munduan jende ugari da ur barik dagoena eta bainua luxuzko jarduera da. Luxuak, hobe elkarbaatzea.

8. Ohe ekologikoa
Materiale organikoz eginiko koltxoia, eta egitura egurra era jasangarrian ekoiztutakoa.

9. Sexu berdea
Spanking delakoa gustatu ezkero, kontutan eduki egur zertifikatuz edo materiale organikoz egindako tesnak erabiltzea. Masajea emateko olioen jatorria ere ahal den ekologikoena, baita barneko erropa eta izarena ere.

10. Haz el amor, no la guerra.

Beste bertsio bat, ingelesez, hemen.

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.