Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ernest Lluch-en erailketa: gertatu behar ez zuen gertakaria

Ernest Lluch-en erailketa: gertatu behar ez zuen gertakaria

Amatiño 2012/11/22 15:20
“Estoy de acuerdo con el hecho de que el de Ernest Lluch no se tenía que haber producido, pero los demás tampoco”. Hau da Robert Manriquek (Hipercor-eko biktima) Pernando Barrenaren adierazpenei egindako ñabardura, aurreko asteartean honek esan baitzuen (Lluch-en heriotza) “sekula gertatu behar ez zuen gertakaria” izan zela.

Zalantzarik ez Ernest Lluch-en erailketa sekula gertatu behar ez zuen gertaera izan zela, baina egunen batean ezker abertzaleak aitortu beharko du, gutxienez, 1975tik 2011ra izandako 800 inguru erailketak ere “sekula gertatu behar ez zuten gertakariak” izan zirela.

Ezin gero ahaztu ETAk Ernest Lluch erail zuen urte berean (2000), beste hogeita bi lagun “gertatu zirela hilak” eta, nik neuk ezagutzen nituenak, sei bai behintzat, Lluch-ez gainera: Jorge Díez, Fernando Buesa, José Luis López de la Calle, Jesús María Pedrosa, Juan Mari Jauregi eta Jose Mari Korta. Lluch-ena ez bezala, “gertaera” hauek “gertagarriak” izan al ziren?

Ez zen giro azaroaren 23an Bartzelonan bildutako manifestazio jendetsuan. “Queremos las ideas de Ernest Lluch, no las de ETA” adierazi zuen, orduan, Ibarretxe lehendakariak. Josep Lluis Carod Rovirak, berriz: “me repugna como persona y como independentista. Las pistolas de ETA han disparado contra Euskadi”. Eta Artur Masek: “el asesinato de Ernest Lluch no tiene ningún tipo de explicación”. Hamabi urte geroago, oraindik ere, Pernando Barrenak “gertakaritzat” (suceso) jotzen du.

Ezker abertzaleak “gertatu”, "gertaera" eta “gertakari” adierak gainditzen ez dituen artean…

LLUCH

Ezker-eskuinez, Txema Montero eta Henrike Knörr, euskal lagun taldea Ernest Lluchen inguruan, erail baino hainbat hilabete lehenago

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal