Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Garrantzitsuena ez da aditza, aditzondoa baizik

Amatiño 2023/06/01 11:30
“Think again” (Pentsa berriro). Adam Granten mezuaren indarra ez dago aginduzko adizkian, aditzondoan baizik. Hau da, ikasi, hitz egin, aditu edo balioetsi; nahiz enpresan jardun, giza-harremanetan aritu, umezain ibili edo txiza egin. Funtsean, maratila ez da zer egiten dugun, berriro pentsatzeko eta hobeto egiteko gauza ote garen baino.

Foku larregiak argia lanbrotzen duenean

Amatiño 2023/05/28 23:00
Azken hamabost urteotan 'trending topic' den Ur-ispiluaz (1) gainera, bi omen dira kanpoko turistek nahiz Akitaniako bertako bisitariek  Bordelen ezagutu beharreko ikuskizunak: Natura Zientzien Museoa eta “Argien Urmaela". Besteak beste, biak dira, eraz eta moldez, tajuz eta zentzuz, proposamen guztiz kontrajarriak, elkarren antipodetan dauden bi eskola, bi jarrera... mundu bi.

Hobe omen sagu-burua lehoi-buztana baino, baina kontsolamendu latza

Amatiño 2023/05/24 08:15
Euskal Autonomia Erkidegoaren azken langabezia-datua (%8,44) 1981etik honako lau-bost hiruhilekorik onenetakoa izan da. Nafarroan (%12,13), ostera, azken 43 urteotako datuak erkatuz gero, sarriago izan dira hiruhileko hobeak, txarragoak baino. Eta Iparraldean, berriz, txaloak jotzeko bezain ona.

Santa Kutz beti da aitzakia ona

Amatiño 2023/05/21 14:05
Azkoitiko 31. Udaberriko Musikaldiaren barruan bart iluntzean izan da, Santa Kutz komentuan, “Ez dok. Badok. Oteitzaren mailua” kontzertua. Basarteko Santa Kutz beti da aitzakia ona.

Filma eta bere zertzeladak

Amatiño 2023/05/17 09:00
“Gelditasuna ekaitzean” filma ez da hasi eta buka sinesgarri gertatzen; ezin esan, ostera, ezinezkoa denik. Elkarrizketak behartuegiak suertatzen direla? Baina, arrano-pola, ez al dira ba nolabaiteko taula gainean ari? Agian ez dira beti erabakirik onenak hartzen baina, inork ezagutzen al du beti asmatu duenik? Zoriontsu al zara? Eta zu?

Euskaldunak Erromatarren Legioetan gudari

Amatiño 2023/05/13 23:55
Antzinako Egipton hasi eta Ukrainan ari den Wagner Talderaino, azken 3.500 urteotan ez da sekula falta izan munduan mertzenariorik, talde paramilitarrik edo boterearen segurtasunaren alde armetan jarriarazitako esklaburik, presorik edo nola-halako morroirik.

… eta gu Lurra biribila ala laua ote den eztabaidatzen

Amatiño 2023/05/09 09:00
Apirilaren 14ean. Ariane-5 espazioko suziria Guyanatik atera zen, “Juice” zunda zeramala. Misio europarra Jupiter planetara bidean abiatu zen, haren hiru sateliteen (Kalisto, Europa eta Ganimides) ingurura heldu eta bizitza posible egin lezakeen urik ba ote den aztertzeko. Bitartean, gutako hainbat Lurra biribila ala laua ote den eztabaidatzen...

Bolivarren egiazko ametsen bila

Amatiño 2023/05/05 11:00
“Besterik sinestarazi nahi izan diguten arren, Bolivarren irudia ez da jarri bolivarismoaren mesedetan, chavismoaren eta beste hainbat egitasmo populisten zerbitzutan baizik” (El sueño de Bolivar y la manipulación bolivariana. Carlos Malamud. Alianza Editorial, 2021).

Muga-mugako herri xarnegua

Amatiño 2023/05/01 09:35
Euskaldunok, guk geuk ere, askorik ezagutzen ez dugun arren, gure arteko muga-herririk nabarmen zaharrenetakoa da Bidaxune. Baxenabarreko ipar-iparrean, Landetako zedarrietan, gaskoien eremuan, non xarnegu hitza, zentzu txarrekorik ez ezik, berezkoa den.

Anekdota eta kategoria: euskara eta gaztelaniaren arteko alde kritikoa

Amatiño 2023/04/27 07:45
Nerea Arostegik (Bilbao, 1991) argitara eman berri du “Euskaratú. Sabes más euskera de lo que crees” deritzon liburua. Arostegik berak azaltzen duenez, ez da filologoa, ez historialaria, eta ez du euskararen gaineko ikasketarik egin. Baina euskaldun berria da eta kazetaria. Eta, gainera, nahiko ausarta.