Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen Sekretua

Musikarekin jolasean

"Bizirik Hala Ere" album berria jendaurrean

Alfonso Guillo 2022/08/03 11:10
Leok’k (1968) musika taldearen 5. albumaren aurkezpena egingo dugu asteburu honetan.

Leok’k (1968) musika taldearen  5. albumaren aurkezpena egingo dugu asteburu honetan.

Kanta guztiak taldeko kideren bat edo bestek eginak dira eta egungo teknologiaren laguntzaz partaide desberdinen estudioetan grabatu  dugu. Hortaz gain, albuma diseinatu eta argazkiak ateratzea taldekide baten artea izan da. Gainerako gastuak,  produktorea ordaindu eta CD-a prestatzea geure kontura joan dira. Kostu hauek estaltzeko, ezinbestekoa gertatzen da kontzerturen bat edo beste egitea. 

 

“Bizirik, Hala Ere” izena du albumak, baita  albumari  (6 abesti) izena ematen dion kantak ere.

Izan ere, batez beste, 70 bat urteko musikariok osatzen dugu Leok’k eta musikan dihardugulako eta jarraituko dugulako diogu:

“Hala ere…

bizirik segitzen dugu, bizirik gaur

bizirik segitzen dugu, hala ere.”

Luis Llavorik konposatu du abestia(kantatu eta gitarra jo ere bai), Jesús Arambarri  (piano eta organoa) eta David Gorospe bateriarekin batera.

Gainerako partaideak gara Gotzon Lizaso (sintetizadorea eta koruak), Juan Antonio Kortadi (gitarra ta koruak) eta ni neu (baxua eta ahotsa Hor Dabil”  kantan).

Produktorea Eñaut Gaztañaga izan da.

Abuztuaren 5ean 22:30etan aurkeztuko dugu ofizialki Zestoako plazan.

Zarauzko surtidorean ere izango gara ondorengo egunean, abuztuaren 6an alegia, 20:00etan.

+