Musikarekin jolasean
Oroitzapena
Oroitzapenak barruan ditugu, baina zerbaitek piztu edo deitu egiten ditu, ikusi edo entzun dugun zerbaitek, zapore edo usainen batek, pertsona baten hurbiltasunak, argazki batek...
Musikak ere piztu ohi ditu oroitzapenak. Gaurko musika gozoa da, dramatismo eta ustekabe gutxikoa, laua, jolas atsegin baten modukoa edo konpromiso gutxiko irribarre txiki baten antzekoa.
"Oinaztargiak" bildumaren beste lan bat da. Behean klik egin eta entzungo duzu. Osorik entzun nahi izanez gero, berriz, Bandcamp-en duzu.
Trikuharriak
Non edo non oraindik tente
Hor ageri dira dezente
Harri mardulak mendez mende
Gure arbasoak presente
Halako misteriorik harritzar horiek mendi edo landa zabaletan ikustean!
Hara, haiei buruzko dokumental bati azpiko musika ipini behar izan nion eta zeltengandik gertuago egon zitekeen zolitasuna eman nion tinbreari melodia tinko bezain erraz bat eraikiz. Goiko uhinean sarrerarik eta bukaerarik gabe entzungo duzu. Osorik, aldiz, hemen duzu.
Hau ere, Oinaztargiak izeneko bilduma batekoa da 1987 tik 2004ra bitartean egin nituen hainbat ikusentzunezkoren azpiko musika lanez osatua. Trikuharriak izena du.
Haitz Argiak
Oinaztargiak izeneko bilduma batean elkartu nituen 1987 tik 2004ra bitartean egin nituen hainbat ikusentzunezkoren azpiko musika lanak. Haitz Argiak izena du gaur aurkezten dudana olerkitxo honekin.
Hau izan zen hasierako lehen musika-lanetako bat.
Sarrera lotsati samar bat, isiltasuna, gaua edo goizaldia ... iluna dena den , beldur apur bat, piskanaka baretu eta gozotu egiten da, indarra eta tinkotasuna agertuko delarik.
Ilunari egunsentia
nagusitu zaionean
bi haitz zutik ageri dira
beheko haranen gainean
zelatan daude begira
Uharreak
Oinaztargiak izeneko bilduma batean elkartu nituen 1987 tik 2004ra bitartean egin nituen hainbat ikusentzunezkoren azpiko musika lanak. Uharreak izena du gaur aurkezten dudana olerkitxo honekin.
Euri urak datoz elkarren gainean
zein baino zein lehenago helduko behera.
Arrapaladan eta elkarri bultzaka
Lasaitasuna eman die lautadak
Meandroetan zehar, berriz, patxada
Bokalera iritsi ondoren bakea
Itsasadarrarekin bat eginik plazera