Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen Sekretua

Musikarekin jolasean

Amildegia

Alfonso Guillo 2021/01/17 12:43
Musika-lan honen lehen partean larridura handia azpimarratu nahi nuen eta bukaeran bizipoza.

Abesti batek leloan askatzen du bertsoen korapiloa, baina leloa erdian, bukaeran edo hasieran bertan ere joan daiteke. Musika-lan honen lehen partean larridura handia azpimarratu nahi nuen eta bukaeran bizipoza irristatzen da harmonia leunduz eta obstinato baten bidez askatasun irudipena eraikiz. Entzuteko interes handiagoa baduzu, hasierako hutsune luzeagoen ondoren, bukaeran martxa baten erritmoa hartzen duela ere ohar zintezke.

Edonola ere, olerkitxo honekin aurkezten dizut musika-lantxo horren sentsazio multzoa.

Lepo gainetik hanka puntetan haitzik haitz

Alde batetik bestera urduri eta ernai

Urdailaren ahoa haginka estutu zait

Beldurra dut etsai

Aurrera joango naiz

Gogoa adorez blai

Bukaeran alai


 

 

Amets

Alfonso Guillo 2021/01/13 15:40
Oraingo honetan musika bat bakarrik ekarri dut. Aspaldi egin nuen bideo baten azpian entzuteko. Lau lerro, besterik ez, haren giroan sartzeko.

Pianoaren melodia iritsi zait bete-bete

Heltzen dit, ematen dit, sehaskan babes

Irudietan barrena lozorroan murgildu arte

Musikaren magalean egiten dut lasai amets


Iturri Agortua

Alfonso Guillo 2021/01/06 10:45
1986rako Koska utzi arren, musika egiten jarraitu nuen, besteak beste bideoetarako azpiko musikak. Hona hemen hauetako bat, Nemesio Etxanizen (1899-1982) "Iturri Agortua" olerkirako egina, ahotsa ere neuk jarria.

 

Olerkia: Iturri Agortua (Nemesio Etxaniz)

Azpiko musika: Alfonso Guilló

Esataria: Alfonso Guilló

 

 

Nemesio Etxanizen Lur Berri Billa liburua