Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Joe Saccoren "Palestina" komikia, euskaraz!

2023/11/28

Kazetaritza-komikiaren aitzindaria den klasiko bikain hau euskarara ekarri du Bilboko Astiberri argitaletxeak, Julen Gabiriak itzulita

Joe Saccoren "Palestina" komikia, euskaraz! - Gehiago irakurri

Sekulabelardiko kantariari buruzko erakusketa Okendon

2023/11/27

Larratxe, Iturriaga eta Cano azaroaren 22an egon ziren Okendo Kultur Etxean "Ni ez naiz Mikel Laboa" komikiari buruz solasean. Gune berean dago Donostiako kantariari buruzko erakusketa bat urtarrileko azken larunbatera arte. Ez galdu Joseviskyren abenduaren 12ko hitzaldia.

Sekulabelardiko kantariari buruzko erakusketa Okendon - Gehiago irakurri

Urretxindorrak, mende erdi geroago

2023/11/27

Bergarako Musika Bandak “Urretxindorrak” laukoteak (1963-1973) orain mende erdi baino gehiago kantarazi zizkigun hainbat abesti eskaini zituen igande eguerdian, Enrike Txurruka zuzendariak egindako moldaketekin. Bertan izan ziren, “heldu xamarrago”, orduko lau sortzaileetako hiru: Julio Unamuno, Juan Mari Narvaez eta Gotzon Bikuña.

Urretxindorrak, mende erdi geroago - Gehiago irakurri

"Artxipelagoa", podcast-etik komikira eta app-era

2023/11/27

Xabier eta Martin Etxeberria anaiek idatzi dute, Alex Sanvik marraztu eta Sedyasek koloreztatu

"Artxipelagoa", podcast-etik komikira eta app-era - Gehiago irakurri

Emakumezko bertsolarien bizipenak "Ño!" komikian

2023/11/25

Eli Pagola eta Miren Artetxek idatzi, Maitane Gartziandiak marraztu eta Argiak atera du

Emakumezko bertsolarien bizipenak "Ño!" komikian - Gehiago irakurri

"Irati" komikia, azkenean osorik euskaraz!

2023/11/24

Komikia oinarri duen "Irati" filmaren arrakastaren olatuan, lehenengo hiru istorioak gaztelaniaz ateratzen hasi zirenetik ia 30 urtera, euskal mitologia, Nafarroako Erresumaren sorrera eta Pirinioak gai dituen Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren komiki-sail bikain hau euskaraz atera du Ereinek

"Irati" komikia, azkenean osorik euskaraz! - Gehiago irakurri

Eibarko hika praktikatzeko aplikaziñua gure esku, Appa hi!

2023/11/23

Eibarko hika ikasi edo praktikatu nahi badon, ointxe aukera erreza. Appa hi! aplikaziñua jaitsin eta hortxe daukan Eibarko hitanuan inguruko informaziño guztia, adibidiak, kantu eta bideuak... eta egunero 10-15 minutu eskintzen badetsazan, 5 astian hikan eitten hasteko moduan egongo haiz. Ez haiz damutuko! Aste honetan aurkeztu jonagu Appa hi! aplikaziñuan Eibarko atala.

Eibarko hika praktikatzeko aplikaziñua gure esku, Appa hi! - Gehiago irakurri