Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Xake Eskolako klaseen hasiera

Xake Eskolako klaseen hasiera

Eibarko ikastetxeetako 3. eta 4. mailetatik gorako ikasleei zuzenduta.
Noiz 2008/09/29
17:00 - 18:30
Non Portalea. 3. solairua, B batzartokia
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 680228878
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Eibarko Klub Deportiboko xake-joko batzordeak, 2008ko apirilean berrekin zien xake eskolako klaseei, ikasturtean zehar Eibarko ikastetxeetan xake klaseak jaso dituzten Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei xakearen hastapenak irakasteko.

Ekainean bukatu zen lehenengo fasea, Deporren jokatutako txapelketa batekin eta aurten indarberrituta gatoz. Berriz ere gaztetxoenei xake klaseak emango dizkiegu, txapelketak eta beste ekintza batzuk antolatuko ditugu, guztia gazteenek ondo pasatu dezaten. Eta guztia dohain !

Xake Eskolaren lanak irailaren 29an hasiko dira eta astelehen eta ostegunetan izango dira 17:00etatik 18:30etara Portalea kultur-etxeko 3. solairuko B batzartokian. Irakasle edo monitoreak Haritz Garro eta Diego Olmo Deporreko xakelariak izango dira.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

etiketak: ,
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30