Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / "Uharte ezezaguna", haurrentzat antzerkia Coliseoan

"Uharte ezezaguna", haurrentzat antzerkia Coliseoan

Markeliñe taldearen eskutik, haurrentzat ikuskizun ederra Coliseo antzokian, "Uharte ezezaguna". Sarrera 5 euro. Euskaraz.
Noiz 2011/12/17
17:00 - 18:35
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

“Uharte Ezezaguna”, Jose Saramago, idazle portugaldarren ipuinean oinarritutako jatorrizko sorkuntza
lana da, familia osoari zuzendutako keinudun lana.

Markeliñeren proposamena ipuinaren jatorrizko testu poetikoa filosofikoa garatzen du, amets egiteko eskubidea ukaezina dela eta gure etorkizuna garatzeko gaitazunaz hitz egiten digu. Obra hau, Emakume batek Erreginari Uharte Ezezaguna aurkitzeko barku bat eskatzen dionean hasten da, honek irla guztiak mapetan daudela  erantzuten dio.

Antzerkiaren keinu proposamenek erakarrita, Markeliñe sortzen da. Orain arte sortutako hogei ikuskizun inguruan islatzen den borondatea. Sorkuntza lan berri bakoitzean gure hasierako pasio haiek osatuz doaz: umorea,  ikusmen-ezustea, ironia… Horrela, denbora igaro ahala, “marka” bat, eszenan proiektatzeko era bat, estetika propio bat, ikusten da.

Markeliñeren apustu nagusietakoa sorkuntza originalaren aldekoa da. Eta sorkuntza prozesu horietan, profesional bikainen laguntza izan dugu (antzezleak, eszenografoak, teknikariak…) eta guztiei beraien laguntza eskertu nahi diegu. Urte hauetan zehar gure ikuskizunak hainbat eta hainbat hiritan eta nazioarteko jaialditan aurkezteko aukera izan dugu. Hemen aukera izango duzu, baita ere, gure egutegia eta ikuskizun horiei buruzko informazio guztia  ikusteko.

Baina, inolako zalantzarik gabe, Markeliñeren definiziorik hoberena bere lanak dira. Horiek ezagutzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Eta, horrez gain, gurekin harremanetan jartzera eta zure iritziak, iradokizunak… jakinaraztera gonbidatu nahi zaitugu.

 

etiketak:
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30