Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Pepper filma, euskaraz Coliseoan

Pepper filma, euskaraz Coliseoan

Euskal Herriko hainbat herritan aurrera eramaten den programa da “Zinema Euskaraz”. Bere helburua euskarazko filmak eskaintzea da. Normalean urte bukaeran egiten da pelikula hauen emanaldia, bereziki Gabonetan, eta haur eta gazteei dago zuzenduta. Emanaldien programazioa Euskadiko Filmategiak prestatzen du eta ikastetxeendako emanaldiak dira.
Noiz 2011/01/26
14:30 - 16:40
Non Coliseo antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Pepper txakur berezia da: diru mordoa oinordetzan jasotzeaz gain, hitz egiten ere badaki!! Bere dirua nahi duten lapurrek jazarria, babesa bilatuko du Singerdarren etxean, familia guztiz bitxiaren ondoan. Felixek hartu du bertan, mutiko bakartia bera, egun osoa tigrez mozorrotuta ematen duena. Elkarrekin, mutikoak eta txakurrak hamaika arriskuri egingo diete aurre eta munduko altxorrik ederrena aurkituko dute: adiskidetasuna...

etiketak:
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30