Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / "Ostrukaren zuloa", dantza ikuskizuna

"Ostrukaren zuloa", dantza ikuskizuna

"Ertza" taldeak aurkeztutako jaialdia. Urriaren 7an, 20.30etan Coliseo antzokian.
Noiz 2011/10/07
20:30 - 21:30
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal


“Beldurragatik, benetan egin nahi duguna alde batetara uzten dugu, eta honen inguruan dabiltzan kontsolazio sariekin konformatzen gara, nahi genukeen hori ordezkatuz.”

Beldurrari desafioa bota nahi nioke. Nire bizitzatik inoiz alde egiten ez duen horri. Beti indarberriturik berragertzen zaidan horri, eta bere botere guztiak galdu dituen superheroi baten antzera sentiarazten nauen horri. Nire bizitzako jolas eremua kezkagarriki zedarrituz, permisibitatearen mugak zehazten dizkidan horri. Desafioa bota, eta ez nauela beldurtzen esan nahi nioke. Hau ironia!

Gizakiaren parasito den horren gainean hazka egin nahi nuke. Odola egiteraino hazka. Nire azaletik inoiz kenduko ez dudala jakinda, eta bere sabel asegaitza betetzeko soilik balioko duela baldin badakit ere. Bai gugandik, nahiz besteengandik, helburu pertsonal edo kolektiboen alde egiteko, eta lagun hurkoaren erabakiak manipulatzeko erabilia den arma hori, nire kontra jarri nahi dut.

etiketak:
« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031