Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Nork ordaintzen du krisialdia?

Nork ordaintzen du krisialdia?

Hizlaria: XABI ANZA. ELA Sindikatuko Heziketa Arduraduna eta Zuzendaritzako kidea.
Noiz 2009/05/20
19:30 - 20:30
Non Portalea, Eibar
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

"Rikardo Alberdi" XVII. Aste Soziala
"KRISIALDI EKONOMIKOA"


Azterlari sozialek diote bizi dugun krisi ekonomikoa 1929ko “crash” ekonomikotik hona izan den garrantzitsuena dela. Puntu batean baino gehiagotan dute elkarren antza: finantza-espekulazioaren munduan lehertu ziren biak eta produkzio ekonomiara zabaldu ziren gero, bidean hainbat aztarna negargarri utzirik: langabeziaren igoera, kalte handiak hainbat enpresatan, Administrazio publikoa finantza erakundeei diru kopuru handiak eman beharrean…, eta nagusi den arrazionaltasun ekonomikoaren inkoherentziak guztien bistan geratu dira.

Aurtengo Rikardo Alberdi XVII. Aste Sozialean krisiaren arazo honi heldu nahi izan diogu, bere azpiko arrazoietako batzuk argitzen lagunduko diguten perspektiba batzuk eskaintzeko asmotan, ez baita erraza ulertzen finantza-agente gutxi batzuen jokabide okerra dela-eta, herrialde aurreratu ia guztietako jarduera ekonomikoetan horrenbeste handiko ekaitza sortzea.

Aldi berean, Administrazioen politika ekonomikoen balorazioa eta politika horiek gizarte ongizatean duten eragina ere aztertu nahi genituzke. 


Aste Sozialeko egitaraua ondorengo hitzaldi hauek osatzen dute (hitzaldi bakoitzaren ondoren, beti bezala, solasaldia izango da).

Antolatzailea:
Elizbarrutiko Idazkaritza Soziala
Justizia eta Bakea
Narrika 1 – 3º   20003 Donostia
Telefonoa: 943 431811 / 627627185
E-mail: sozialidazk1@euskalnet.net

etiketak:
« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031