Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / "Nahixan" taldearen kontzertua

"Nahixan" taldearen kontzertua

Aratusteetako programaren barruan, rock kontzertua izango da Untzaga plazan martxoaren 4an.
Noiz 2011/03/04
20:30 - 22:45
Non Untzaga plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Lehen diskoaren arrakasta ikusita, Nahixan mutrikuko boskotea bigarren diskoa prestatzen hasi zen eta jadanik bukatuta dago. Disko berria kalean da, eta Coliseo Antzokia doinu berri horien lekuko izango da. Axular Arizmendi da Nahixan taldearen doinuari ahotsa jartzen diona, Aitor Sologaistoa aritzen da gitarran, Patxi Cabanillasek  astintzen du bateria, Axierrek (Kiriketa) baxua jotzen du eta Iñigo Larrinagak ere gitarra.

Gipuzkoarrak Euskal Herrian barrena aurkezten ari dira 12 abesti berri biltzen dituen bilduma. Disko berriaren izenburua “Taupadak” da , eta lehen diskoan bezala gaur egungo egoera errealak aipatzen ditu Nahixan taldearen musikak: mendia, itsasoa, euskara, emakumeen aurkako indarkeria, eskubideak, maitasuna, tristura, poztasuna...

Gogor dator bigarren diskoarekin gazteriaren artean arrakasta itzela lortu duen taldea, pop-rock doinu goxo bezain gogor diren melodien artean ikuskizun paregabea ziurtatuta dago taula gainean. Nahixan goizaldean, portuko  argi-ilunetan dindilin urdurian dabiltzan txalupatxoak bezalakoa da. Bere margoek antzinako kolore biziak gogoratzen dizkigute, eguneroko urratu zein talkez, sakon tatuatuak bailiran.

 

etiketak:
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30