Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Mursego, Coliseoan irailaren 25ean

Mursego, Coliseoan irailaren 25ean

Maite Arraoitajauregi eibartarraren proiektu berria. Hainbat musika talderekin jardun ondoren, bakarkako proiektu pertsonal eta berezia jarri du martxan: Mursego. Komunikazio modu berria ireki nahi du Maitek. Coliseo antzokian, irailaren 25ean, gaueko 10etan. Sarrera: 2 euro.
Noiz 2009/09/25
22:00 - 23:30
Non Coliseoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Bakarka aritzen zaren lehen aldia da. Zergatik aldaketa hau?
Beti izan dut bakarka aritzeko gogoa. Dena dela, eskari baten ondorioz egin nuen salto proiektu honetara.
Bilboko Larraskitu Club-etik jaso nuen bakarrik aritzeko eskaintza eta hala prestatu nuen bertako errepertorioa.
Gero, beste kontzertu pare bat eman nituen Eibarko Gaztetxean eta Parisen.

Pariseko kontzertua ere, beste jauzi bat izan zen, ezta?
Gonbita jaso nuen eta bertaratu. Disketxe batek antolatutako jaialdia zen eta jendeak nire Cda erostera
hurbildu zenean ez nuela halakorik erantzun behar izan nuen. Myspace-n tarterik nuen ere galdetu zidaten.
Paristik bueltan bi lan horiek bete behar nituela pentsatu nuen eta hala egin nuen.

Diskoa grabatu duzu?
Beno, oso bizkor egindako grabaketa izan da. Oso modu naturalean, aurkezpen txartel bezala balioko
didana. Beraz, egin dudan modua kontutan hartuta, gustura gelditu naiz. Bat(1)jarri diot izena; ingelesez
sagu zaharra esan nahi du eta euskaraz zenbakia, hitz jokorako aukera eskaintzen du.

Zer du ezberdina bakarrik aritzeak?
Ba muturrak nabarmenagoak direla. Bakarrik igo behar izaten da eszenatokira eta horrek nahi duzuna egiteko
aukera ematen dizu baina, era berean, ardura guztia zurea da. Ondo egiten baduzu oso betegarria izaten da.
Gaizki irteten bada zure ardura da bakar-bakarrik. Bestalde, bakarrik aritzeak ere zure buruarekiko
disziplina eskatzen du.

Hainbat musika-tresna erabiltzen dituzu.
Bai, baina nagusia biolontxeloa da. Bera dago oinarri-oinarrian. Pedalarekin lan egiten dut.
Biolontxeloko piezak jotzen ditut eta grabatu. Bizpahiru kapa grabatzen ditut eta gero beste musika-tresnak
sartzen ditut. Perkusio txikia, txindatak, kasioa, ahotsa, enbolo txirula, ukelelea… Batzuetan grabatzen ditut
beste batzuetan gainetik jotzen dut. Momentuaren eta piezaren arabera.

Pedalaren erabilpen hori arrunta da?
Pedala bera egile askok erabiltzen dute baina egia da modu horretan erabiltzen dugunok gutxiago garela. Hala
ere, bila hasiz gero aurkituko genituzke halako bakarlari batzuk.

Nola azalduko zenioke egiten duzun musika entzuleari?
Nire oinarriak klasikoak izan ziren eta horren kutsua du nire ibilbideak. Hala ere, pop alorrean sartuko nuke
Mursergo. Inprobisazio puntu bat ere badu eta baita esperimentazioa ere. Baina onena entzuleak berak sailka
dezala da.

Hemendik aurrera zer asmo duzu?
Han eta hemen lotu ditut kontzertuak eta horrekin arituko naiz buru belarri.

Bizkor ari zaizkizu kontzertuak irteten, ezta? Nola egin duzu zabalkunde hori?
Bai, egia esan nahikoa saio irten zaizkit hemen eta han. Internetek pisu handia izan du, Myspacek. Gero, uste dut ahoz ahoko mezuak ere oso indartsu funtzionatzen duela halako kasuetan.

Coliseoko kontzertuak izango du berezitasunik zuretzat?
Seguruenik bestelako kontzertuetara etortzen ez den jendea hurbilduko da Coliseora: lagunak, familia… horrek egiten du berezi.

etiketak: ,
« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031