Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Krisialdi ekonomikoaren azalpena eta bere zergatiak

Krisialdi ekonomikoaren azalpena eta bere zergatiak

Hizlaria: JOAKIN ARRIOLA. Ekonomia Politikoko Irakaslea EHUn.
Noiz 2009/05/18
19:30 - 20:30
Non Portalea, Eibar
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

"Rikardo Alberdi" XVII. Aste Soziala

"KRISIALDI EKONOMIKOA"

 

 

Azterlari sozialek diote bizi dugun krisi ekonomikoa 1929ko “crash” ekonomikotik hona izan den garrantzitsuena dela. Puntu batean baino gehiagotan dute elkarren antza: finantza-espekulazioaren munduan lehertu ziren biak eta produkzio ekonomiara zabaldu ziren gero, bidean hainbat aztarna negargarri utzirik: langabeziaren igoera, kalte handiak hainbat enpresatan, Administrazio publikoa finantza erakundeei diru kopuru handiak eman beharrean…, eta nagusi den arrazionaltasun ekonomikoaren inkoherentziak guztien bistan geratu dira.

 

Aurtengo Rikardo Alberdi XVII. Aste Sozialean krisiaren arazo honi heldu nahi izan diogu, bere azpiko arrazoietako batzuk argitzen lagunduko diguten perspektiba batzuk eskaintzeko asmotan, ez baita erraza ulertzen finantza-agente gutxi batzuen jokabide okerra dela-eta, herrialde aurreratu ia guztietako jarduera ekonomikoetan horrenbeste handiko ekaitza sortzea.

 

Aldi berean, Administrazioen politika ekonomikoen balorazioa eta politika horiek gizarte ongizatean duten eragina ere aztertu nahi genituzke.  

 

 

Aste Sozialeko egitaraua ondorengo hitzaldi hauek osatzen dute (hitzaldi bakoitzaren ondoren, beti bezala, solasaldia izango da).

 

Antolatzailea:

Elizbarrutiko Idazkaritza Soziala

Justizia eta Bakea

Narrika 1 – 3º   20003 Donostia

Telefonoa: 943 431811 / 627627185

E-mail: sozialidazk1@euskalnet.net

 

 

etiketak:
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30