Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 25. Xake Partida azkarren txapelketa

Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 25. Xake Partida azkarren txapelketa

Aurten 25. edizioa du Eibarko Hiria partida azkarren xake txapelketak. Euskal Herriko jokalari onenak bertaratuko dira.
Noiz 2009/06/27
16:00 - 20:00
Non Untzaga Plaza
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 680228878
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Eibarko Klub Deportiboko Xake Joko Batzordeak 25. aldiz antolatuko du Eibarko Hiria Partida Azkarren Txapelketa ekainaren 27an Untzaga Plazan. Guztira 4 jokalariz osatutako 18 talderen partehartzea espero da bertan (guztira 72 jokalari). Azken edizioetako txapeldunak (Donostiako Gros Xake Taldea eta Errenteriako Fomento Cultural) bertan izatea espero dugu eta baita beste hainbat talde ere, Tolosa-Ibarra, Añorga, Irungo Batalla, Elgoibar, Arrasate, Abadiño, Zarautz edo Leioako Altzaga (Bizkaiko Txapeldunak).

Eibarko Klub Deportiboak ere 2 talde aurkeztuko ditu gutxienez, guztiak ere Gipuzkoako Xake Txapelketetako Gorengoen eta Bigarren mailetako txapelak lortu dituzten jokalariez osatuta.

Untzagan jokatuko diren partidetan jokalari bakoitzak 5 minutu izaten ditu partida jokatzeko, horrela xakean joka daitekeen modalitate azkar eta ikusgarriena delarik.

 Eibarko Hiria partida azkarren 25. txapelketaren kartela

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

etiketak:
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30