Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / "Inalanbrikak" antzezlana Coliseoan

"Inalanbrikak" antzezlana Coliseoan

Musika, beldurra eta publiko familiarra, horiek dira hilabete honetan Coliseo antzokira datorren Vaiven Producciones-en ‘Inalanbrikak’ azken lanaren osagaiak. Umeentzako antzerkia, Coliseoan. Sarrera: 5 euro.
Noiz 2008/04/19
18:00 - 20:00
Non Coliseoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Komedia musikal bezala kalifikatua, bertan ahozko hirukote batek bere lehen kontzertuari aurre egiteko orduan dituen beldurrak eta zalantzak islatzen ditu. Duda, Diva eta Recta dira ‘Inalanbrikak’, eszenatokian Ainara Ortega, Marina Aparicio eta Getari Etxegarai aktoreak antzezten dituztelarik, Olga Margallo zuzendaria eta Ana Pimenta zuzendari laguntzailearen zuzendaritzapean.

«Publiko familiarrari zuzendutako obra da eta denok ikusten dugu geure burua islatuta protagonistetako batean».

Musikak ere garrantzi handia du lan honetan Iñaki Salvador pianujoleari esker, jazz munduan esperientzia luzea duen musikari eta konpositoreari esker.

Obraren helburuetako bat umeak beraien beldurrak askatu eta erakustera bultzatzea da eta, horregatik, ‘Inalanbrikak’ filmak eskaintzen duen gakoetako bat beldurraren inguruan txikitatik normaltasunez hitzegitea da, eta helduei beldurra dutela adieraztea.

etiketak:
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30