Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Hitzen lapurra, bertsotxongiloak

Hitzen lapurra, bertsotxongiloak

Ahoz aho darabilgu egunero hitza. Gizakien arteko komunikazioan eta bizitzan bertan aparteko garrantzia dute hitzek, zalantzarik gabe. Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta, Lide eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Hiru ordu laurdenen bueltan, hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, antzezleak, baita zortzi urte bitarteko ikus-entzuleak ere.
Noiz 2009/09/26
18:30 - 20:00
Non Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Herriko plazan gustura dabiltza jolasean Lide, Ander, Ximon eta Amaia. Hitzak dira jolas, eta
herriko plazan itsatsi dituzten hitzekin kantatuko dute zenbait kopla, zenbait…
Plazatik alde egin, eta orduantxe ezustekoa! Zapi beltzez estalita agertu da norbait misterioz
beterik… Lapurra, hitzen lapurra! Ataka gaitzetik irten beharrean, ezustekoren bat jartzea erabaki
dute geure lagunek, eta, haurrek lagunduta jakingo dute, azkenean, nor den lapur zikoitz hura.

Guztien artean koplak asmatu eta kantatuko dituzte hitzak erabiliz.

3-8 urte bitarteko umeentzat.

Gidoia: Manu Gomez, Enkarni Genua.
Antzezleak: Gorka Tolosa, Erika Lagoma, Alex Tello, Ainhoa Alberdi.

 

etiketak:
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30