Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Hitano ikastaroa

Hitano ikastaroa

Hika hitz egiten ikasteko ikastaroa Eibarko Udal Euskaltegian. Badihardugu Euskara Elkartearen eskutik, udalarekin elkarlanean. Maiatzean, 10 orduz.
Noiz 2011/05/02 09:15
2011/05/31 09:15
Non Udal Euskaltegia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Badihardugu Elkarteak hitanoaren inguruko ikastaroa antolatu du Eibarren maiatzerako, Eibarko Udaleko Euskara Saila eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin. Hitanoaren inguruko oinarriak eskainiko dira, bai teorikoa eta bai praktikoa. 16 urtetik gorako edozein herritar matrikulatu daiteke, eibartarrak zein inguruko herrietakoak. 

  • Noiz: 2011ko maiatzean, astearteetan (maiatzak  3, 10, 17, 24 eta 31), 18:30-20:30 (10 ordu, guztira).
  • Non: Eibarko Udal Euskaltegian.
  • Prezioa: 10 euro.

 

Izena emateko

  • Udal Euskaltegian (Portalea, Bista Eder, 10. 943700912) martxoaren 28tik apirilaren 15era arte.
  • Badihardugu Euskara Elkartean (Markeskua. 943121775, edo Internetez) martxoaren 28tik maiatzaren 2ra arte.
etiketak:
« Abuztua 2019 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031