Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Eibarko Klub Deportiboko argazki-taldearen erakusketa

Eibarko Klub Deportiboko argazki-taldearen erakusketa

Abenduaren 30a bitartean, Portalean.
Noiz 2011/12/09 18:00
2011/12/30 20:30
Non Portalea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Urtero bezala, aurten ere heldu da Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek data hauen baitan
Portalean egin ohi duten erakusketa kolektiboa gauzatzeko garaia. Taldeak izen handia hartu du azken urteotan eta
erreferentzia bilakatu da, Euskal Herrian ez ezik, baita beste lurralde batzuetan ere, hein handi batean 2009. urtean
Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala eskuratu zutenetik.

Artista handiak daude taldean eta oso lan ederrak aurkezten dituzte urtero. Gaur egun 30 lagun biltzen dira astearte guztietan Klub Deportiboan, eta indibidualki erakusketak egitera ausartzen ez diren argazkilarientzat aukera paregabea izaten da kolektibo gisa urtero egiten duten hau. Kide bakoitzak bizpahiru lan aurkezteko tartea izango du, eta gainera aurten Mikel Orozko gazteak egindako argazki muntaia baten proiekzioa ere egongo da ikusgai.

Partaideak: José Luis Martínez - Mikel Orozco - Bakarne Elejalde - Pedro Arriola - José Luis Irigoien - Alberto Luque - José Valderrey - José Vila - Eduardo Magunacelaya - José Ignacio Aizpurua - Carlos Ramos - Einer Rodríguez - Juan Antonio Palacios - Zigor Astigarraga - Fernando Retolaza - Aitor Sarasketa - Federico Cuenca - Enrique Albistegi - Virginia Arakistain - Vicente Eizagaetxeberria - José Ignacio de Castro - Alex Bergara.

« Abuztua 2019 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031