Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Eibarko Klub Deportiboaren Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusia

Eibarko Klub Deportiboaren Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusia

Urteroko Batzar Nagusia eta Estatutuak aldatzeko Batzar berezia deitu ditu Eibarko Klub Deportiboak martxoaren 18rako
Noiz 2011/03/18
19:30 - 21:30
Non Eibarko Klub Deportiboa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943201904
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 18an, ostirala, egingo den urteko ohiko Batzar Nagusira. Batzarra 19:30tan izango da lehenengo deialdian, 20:00tan bigarren eta azken deialdian.

Batzarraren GAI ORDENA hauxe izango da:

  1. Aurreko akta irakurri eta onartzea
  2. Presidentearen txostena
  3. Kontuen gora-beherak
  4. Bazkideen gora-beherak
  5. Zuzendaritza karguen berritzea
  6. Galdera eta eskariak

Bostgarren puntuari dagokionez, batzorde-buru postuak betetzeko nahia duten bazkideek, Zuzendaritza Batzordea horren jakinaren gainean jarri beharko lukete Batzarra baino egun batzuk lehenago, nahiz eta Batzarrean bertan ere aurkez daitezkeen. Hauek dira bete beharreko postuak:

  • Mendi batzorde-burua
  • Txirrindularitza batzorde-burua
  • Eski batzorde-burua
  • Kezka Dantza Taldearen batzorde-burua
  • Argazkilaritza batzorde-burua
  • Kultura batzorde-burua

 

Eibarren, 2011ko martxoaren 3an

 

Ezohiko Batzar Nagusia - Asamblea General Extraordinaria

Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 18an, ostirala, egingo den Ezohiko Batzar Nagusira. Batzarra 20:00tan izango da lehenengo deialdian, 20:45ean bigarren eta azken deialdian.

Batzarraren GAI ORDENean puntu bakarra aztertuko da:

  1. Eusko Jaurlaritzaren kirol elkarteei buruzko 163/2010 Dekretura egokitzeko Eibarko Klub Deportiboaren Estatutu berrien onarpena.

 

Estatutu berrien testua Klubeko iragarki-oholean eta klubaren webgunean lortu daiteke

Eibarren, 2011ko martxoaren 3an

 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

etiketak:
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30