Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Agenda / Eibarko Klub Deportiboaren Ohiko Batzar Nagusia

Eibarko Klub Deportiboaren Ohiko Batzar Nagusia

Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren urtarrilaren 29an, ostirala, egingo den urteko ohiko Batzar Nagusira. Batzarra 19:30tan izango da lehenengo deialdian, 20:00tan bigarren eta azken deialdian.
Noiz 2010/01/29
19:30 - 21:30
Non Eibarko Klub Deportiboa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943201904
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Batzarraren GAI ORDENA hauxe izango da:

  1. Aurreko akta irakurri eta onartzea
  2. Presidentearen txostena
  3. Kontuen gora-beherak
  4. Bazkideen gora-beherak
  5. Zuzendaritza karguen berritzea
  6. Galdera eta eskariak

Bostgarren puntuari dagokionez, batzorde-buru postuak betetzeko nahia duten bazkideek, Zuzendaritza Batzordea horren jakinaren gainean jarri beharko lukete Batzarra baino egun batzuk lehenago, nahiz ete Batzarrean bertan ere aurkez daitezkeen.

Hauek dira bete beharreko postuak:

  • Mendi taldearen batzorde-burua
  • Pilota batzorde-burua
  • Xake-joko batzorde-burua
  • Leize-ikerle taldearen batzorde-burua
  • Urpeko ekintzen batzorde-burua
  • Atletismo batzorde-burua
  • Klubaren presidentea

Eibarren, 2010eko urtarrilaren 14an

Sinatua: Mikel Larreategi Arana Eibarko Klub Deportiboaren Presidentea

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

etiketak:
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30