Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Moral bikotxa, ageri-agerixan

Oier Gorosabel 2026/06/08 09:00
Moruak Al-Andalusen 781 urte egin zittuezen (711-1492), eta "kanpotartzat" genduzelako, bota egin genduazen. Baiña...
 Moral bikotxa, ageri-agerixan

Iberiar Penintsulia 732 urtian. Irudixa: CC0 Rowanwindwhistler

...europarrok, ostera, Ameriketan 534 urte daroiaguz (1492-2026) eta, guztiz bertakotuta, pentsau be ez dogu egitten iñork handik botako gaittuenik.

Idea ona baiña...

Oier Gorosabel 2026/06/07 09:00
Tierra, Eloy Moreno. 2020ko mar. 15a(e)an Ediciones B(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-666-6474-5. OCLC zenbakia: 1142015383

......txarto gauzatuta. Biharbada bilbia konplejua dalako, eta pertsonajiak ugarixak, etxok ezertan sakontzen eta Islandiako paisajien gorazarria, autolaguntza-sasifilosofia pasartiak, eta mass-medixueri egindako kritikia ez da nahikua ganorazko idazlan bat ontzeko.

Paperjale.eus-en botatako iruzkin gehixago (atzetik aurrera):

  • Biharbada pertsonaje asko dirazelako, baiña euren eraikuntzia oso ahula dok, superfiziala, karikatureskua. Reality xouen zaliak horretara ohittuta egongo dittuk, baiña ni ez.
  • "Lo que nadie imagina, ni siquiera la organización, es lo que va a ocurrir a continuación"... Noaki zenbat bidar irakorri doten clickbait bera...
  • Planteamendua oso indartsua dok, eta kontakizunak hiperzatitzia idea ona (sare sozialen arorako egokixa). Halan be, "gran hermano espaziala" hasi danian, neure interesa exponentzialki jausi dok. Miseria pertsonalez gaindi, ea interes unibertsalaguagoko zeozer agertzen dan, bestela txarto gabizak...
  • Premisia oso sujerentia dok, benetan: TB espektakulua noraiñok allegau leikian ("Rollerball" kirol arluan legez), eta Marterako joaliak.

Enkarthriller

Oier Gorosabel 2026/06/06 09:00
Solas. Justicia, #2, Javier Díez Carmona, Azal biguna. Spanish hizkuntza. 2023ko aza. 10a(e)an Penguin Random House(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-253-6278-1

Elementu oso erakargarrixekin osatutako nobelia: herri txiki bateko soziologia, joan-etorkiñak, heroina... ondo landutako bilbia jaukak, pertsona karismatiko baten inguruan -Ousmany Arechabala, Kubako militar erretiraua-. Egitturia perfektua dok, perfektuegixa igual -bestsellerrak ekoizteko AAren baten laguntzia?-, tentsiñuari eusteko oso efektibua edozelan be, nahiz eta amaieran pixkat solte geratu, sagako hurrengo nobelaren batera nabarmenegi bideratuz.

Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk (atzetik aurrera):

  • Gustatzen etxatan gauza bakarra, tesis "asustaviejas" xamar bat eustia dok, basarri isolatuetan bizitziakingo bildurra piztuta. Tipua zer dok, euskal National Rifle Associationekua edo? 😈
  • Bestalde, arraza kontuak oso ondo ekarritta jagozak, ez bakarrik arrazismua, ez bakarrik multikulturalidadia, Bilbo inguruko kuadro nahikua erreala, enpatikua, iñundik iñora katastrofistia, eginda.
  • Erritmua oso ondo eruanda jagok: zinematografikoki, ustez zerikusirik ez daken txatalak aurkezten dittuk, gerora alkartuta ulertzen dirazenak...
  • Sorpresia. Ondo eraikittako kontakizuna, karga sozial haundixakin, bilbe interesgarrixian

Lagunissimoak

Oier Gorosabel 2026/06/05 09:00
Se tiene que morir mucha gente, Victoria Martín. Azal gogorra, 256 orrialde. PLAZA & JANES(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-01-02721-5

Monologo humoristiko luze honek -horixe dok-eta, nobelia bailo gehixago- emakumien arteko adiskidetasunan aurkixa eta ifrentzua esploratzen jok, argi illun guztiekin, protagonista antisozial baten ikuspegittik. Barria etaratzen jok behiñ baiño gehixagotan, ados, baiña horixe dok topau detsaten balixo bakarra.

Paperjale.eus-en botatako beste iruzkiñen bat:

  • TB gidoien arinttasuna (zentzu guztietan) monologista gehixenen ezaugarri dittuk: horregaittik etxataaz gustatzen. Nobela bat? Stand-up gehixenetan legez, okurrentziak katiatzeko atxakixa hutsa. Biajera nindoialako prisaka sinopsis efektibo batek engantxau ninduan (lagun arteko mixerien katalogua), eta tira; momentuz ez nok damutu. Irakorri lajeikek.

Ze nezesidade?

Oier Gorosabel 2026/06/03 09:00
El niño, Fernando Aramburu. 2024(e)an Tusquets(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-1107-444-5

Ezin esan liburua txarto idatzitta dagonik: idazliari ofiziuan trebetasuna igartzen jako. Halan be, nekez ulertu lajeikek gaixan aukeraketia, zer eta senar emaztien arteko gorabehera intimo bat (amaiera zatar xamarrakin) eta agure baten trauma pertsonal bat kontatzeko. Ulergarrixa bai (Ortuellan gertatutakuan kontakizunak etxok emoten-eta, kronika periodistiko baterako baiño gehixago) baiña sobrakua bebai. Artifizio hau, zer lortzeko?

Paperjale.eus-en botatako beste pare bat iruzkin (atzetik aurrera):

  • Kuriosidadia jaukat, hain gai sentsiblia zelan tratatzen daben idazliak. Bera be inseguro jabilk ("liburua bera" kurtsiban berbetan jartzian errekurtso horrek erakusten jok) baiña momentuz tonuakin asmatzen dabela eresten jetsat. Bigarrengo tramak sartzen jittuk, bistan da (aittittan zoroaldixa, senar emaztien harremana...), eze, bestela historixa nagusixak ez jaukak buelta askorik. Momentuz ondo. Hori bai, gaztelera jorixa izan nahi daben hori, pedante xamarra gelditzen dok.

  • Nik 8 urte najittuan bakarrik, baiña ondo gogoratzen juat, ez bakarrik Aranburuk diñuan argazkixori, baitta bertan erreta eta hilda agertzen zan umian arpegixa, izena eta abizen bixak be. Neuri hainbeste inpresionau baninduan, etara kontuak Ortuellako biztanlieri. Kazetaritza karroñerua, doillora, eta jentianganako errespeturik bakuan paradigmia.

Pausuz aldatuta

Oier Gorosabel 2026/06/02 09:00
Azúcar quemado. Novela, #064, Avni Doshi. gaztelera hizkuntza. 2021ko mar. 1a(e)an Temas de Hoy(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-9998-846-7

Ez juat guztiz konektau liburuakin, batez be kode kontuengaittik: kontu interesgarrixak kontatzen dittuan arren (familia arteko harremanak, sektak, Indiako gizartia) era guztiz subjetibuan eginda jagok, inpresionistikoki esango najeukek, hari argumentala protagonistian zurrunbillo mental/sentimentalera guztiz makurtuta, eta iñori hau oso erakargarrixa egingo bajakok be (liburua ona begittandu jatak) neurekin etxok konektatzen. Abanguardistegixa?

Ixilttasuna

Oier Gorosabel 2026/06/01 09:00
Puntobobo, Itxaso Martin Zapirain. Erein(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-9109-998-7

Oso ona begittandu jatak, liburu modura. Gauza gogorrak kontatzen dittuala? Bai. Ama-alaben arteko solasaldixak artifizioso xamarrak dirazela? Hori be izan leike. Baiña gaixa, disfuntzionaltasuna, kontatzen dan modua -errealismo magikua barne- oso egokixa begittandu jatak, irakorterreza eta interesgarrixa izatiaz gain. Eta etxe barruko ixilttasunen katalogua, arrazoi eta modu ezbardiñetakua, oso kañerua.

Catacracker

Oier Gorosabel 2026/05/31 12:36
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza. Memoria bat, McKenzie Wark, Danele Sarriugarte. Azal biguna, 240 orrialde. euskara hizkuntza. 2024ko api. 1a(e)an argitaratua. ISBN: 978-84-16946-99-0

Hirugarren epiloguan ondo azaltzen dan legez, transak asko jaukek kontatzeko, eta danok hortik ikasteko, danon mesederako. Liburua oso interesgarrixa egin jatak, oro har, eta bertan kontatzen danak, interes hori pizten jok, parte sozio/antropo/politikuak jauken zailtasun kontzeptualak gainditzen lagunduta, zati biografikuenen bizittasunak bardinduta. Kasu partikularretatik, irakaspen eta tresna unibertsalak etara leikiazela frogatzen daben beste adibide on bat.

Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):

  • Jokinen hitzatzia be, ene, McKenzie irentsieziñenezko bertsiñuan ildotik. 🤦 Testu baten "epistemologia" edo "ontologia" modukuak agertzen jatazenian, dardaretan hasten nauk. Hamen lehelengorik etxuat ikusi momentuz, baiña bigarrena bai. Bi bidar. 😅 Halan be. Neure ezinttasunak ezinttasun, gitxienez harixa jarraitzeko gai izan nauk, uste juat ideia nagusixak harrapauta. Grazixia egin jestak berak azpimarratutako pasartia, neuretako be deigarrixa, idazliari "gizon ala emakume dan" galderiari emoten detsan erantzunana, eta bixon lagun Erneston esakera konfrontatibo legendarixo ha ekarri jestak gogora: "ni, heu baiño 10 bidar gizonago nauk; eta gaiñera, 100 bidar emakumeago!!". Eta Euskal Herrixan, identidadian oiñarrittutako politikia gainditzian aldeko aldarrixa. 🥰

  • Ah koño, eranskiñetan argitzen jok, gutunen hartzaille asko fikziñozkuak dirazela (bizpahiru benetako lagunen ezaugarrixekin osatutako puzzliak). Eske bestela... ! Iñoren gauzak kontatzia, ipurdi bistan (sic) lagata...

  • Warkek bere azalian karraskillo australiar bat tatuauta jaukak. Gustau jatak hori. Eta begiratu bihar izan juat: waratah. en.wikipedia.org/wiki/Waratah

  • Idazkera estilua oso irregularra. Zati batzuk jenialak dittuk, kontatzen dabenangaittik, baiña baitta be idazketa bizi, zorrotz eta argixangaittik. Beste batzuk, ostera, korapillotsu eta erratikuak dittuk, eta parrafuak bost-sei bidar irakortzera behartzen nabek, harixa ez galtzeko. Igual loguria sartzen hasitta irakortziak be zerikusixa izango jok, baiña etxuat uste bakarrik hori danik. Metafisika eta trans baltz power txatalekin gertatu jatak bb.

  • Trans bixen arteko elkarrizketia -filosofo klasikuen estilo dialogiko, pixkat astunian- izango dok, igual karga iraultzaille haundiña dakana: "guk geuk erakusten dugu, gure gorputzaren bidez, posible dela emakumea izatea erreferentziarik egin gabe Emakume ideal baten erreprodukzioari. Uste dut zis emakume askok desio dutela gauza bera, nahiz eta kontra egiten dieten geuk gorpuzten ditugun aukerei" (p.151)

  • Emakume trans lagun bi barriketan, "Gizonak utzi nahi dituzu, eta bollera bihurtu ni bezala" (p.138). Badakitt ez dala kasu bera, baiña "La vieja sirena"ko maitale lesbianuana irakortziak (1993 inguruan!) asko inpresionau najinduan. Oroitzapen isolatua izan dok urte askuan. Azkenaldixan papeletan, lekukotasunetan, halakuak gero eta gehixago topatzen najabilk.

  • Julieta eta Romeo/Julieta, "ezagutu" baiña ulertu ez nittuanak, ulertzen hasteko aukera baliotsua emon jestak Jenny current maitaliari idatzittakuak.

  • Zelako ederra, maitalieri idatzittakuen artian, bere seme-alaben amari egindakua.

  • Oso garrantzitsua eresten jetsat halako liburuak, lekukotasunak idaztiari. Erreferente baliotsuak dittuk, bestela munduan kasu bakarrak garala siñistuta biziko giñaken jentiandako. Oin: gogorra izan biok idazliandako, bestiak beste bertan agertzen dan jente askori, etxakolako gustauko hor agertzia. Nik halako zeozer idatziko baneu... zenbat hasarre inguruan!!

  • Transa izatiaz aparte, idazlia beste gauza asko be ba dok. Eta euretako batzukin, buru belarri identifikatzen nok...

  • "Clementine transa zen. Nire etxera iritsita, zirrika aritu ginen, errematatu gabe, mozkor arrail biok. Eta han zegoen bera, mozkorraldia pasatzen nire ohean. Ni guztiz aztoratuta nenbilen. Normalean, hau izaten zen nire desiraren arantza: desio nituen emakumeak desiratzeaz gain, haiek bezalakoa izatea desio nuela" (p.79). Zilegizko Desioen Biblia Handian idatzitta ez dagozen desio mota asko dagozela ikasten najabilk. Zelako ondo.

  • Bigarren txataletik aurrera, zorixonez, erritmua nabarmen hobetu dok. Jarraitzeko moduko harixakin.

Trad

Oier Gorosabel 2026/05/31 11:22
Bajo el cielo de Tabarca, Fini del Amor. Azal biguna, 450 orrialde. gaztelera hizkuntza- 2021ko urt. 1a(e)an Círculo Rojo(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-9183-632-2

Zalantzarik ez, kontatzeko dagona interesekua dala. Kokapena be, neretako plusa dok -Balentzia hainbeste maitte dotenez-. Baiña formak hain "trad" diraz (trad wife, trad bilbe, trad nobletasuna...) korapillua prebisible xamarra dala, eta pertsonajien planotasuna gehittuta, ba etxatak oso erakargarrixa egin. Liburuan egitturia ondo jagok bestela: misterixuari ondo eusten jetsak ixa amaierara arte. Imajiñatzen juat taller literarixoren baten ostian sortutakua dala nobelihau. Tira, tallarrian jardun eta jardun, igual egunen batek allegauko dok idazle ona izatera...

Paperjale.eus-en lagatako iritzi gehixago (atzetik aurrera):

  • Propiedadez lepo dagozen aberatsen gauzak: zer dauken be ez dakixenez, abogauak-eta tejemanejietan...
  • Puf puf puf, zelako eskasa... 🤣🤦 (#FaltakAteratzekoModeOn ixotu bihar izan juat, liburua ez lagatzeko, eta dittuan gauza onak baliatzeko). Lehen esandakuaz gain: Montekristoko Kondian "inspirauta baiño gehixago" egotia, MareDeDeuzaletasun nabarmena, eta maitasun erromantiko heteronormatibo... gogorra (esan daigun, neska protagonista ustez liberatuari krisis gogorrena eragitten detsan gertakarixa, ustez aittittak amamari infidela izatia dala). Tira! Gitxienez blavero usaiñik ez dok ondiok agertu.
  • Eta tira, beti gertatzen jatan legez, etxatak sinesgarrixa egitten XVIII mendeko Alikanteko etxekoandre eta mariñelak gazteleraz irakortzia, gitxiago gaur eguneko espresiñuekin. Badakitt ez dala garrantzitsua, eta leku exotikueri buruz norbere hizkuntzan idatzi dirazen gauza guztien modura, abstrakziño bat dala, baiña tira, etxuat galtzen esperantzarik pajiñetan zihar balentzianuan aztarnaren bat aurkitzeko...
  • Pertsonajiak plano xamarrak (idazliak bere tesisak aurkezteko atxakixak) eta lehelengo kapitulotik, gero argittuko dirazen "misterixuak" usaindu lajeikez. #CaptainObvious
  • Kalidade literarixua #meh , baiña gaixa interesgarrixa danez, aurrera. XVIII-XIX mendeko piratak Herrialde Katalanetan. Ea March bankeruen arbasuak agertzen jakuzen... 😈

Jaeneko sasikuak

Oier Gorosabel 2026/04/24 09:00
El lector de Julio Verne, Almudena Grandes. Spanish hizkuntza. 2014ko abe. 16a(e)an Tusquets(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-8383-853-2

Liburu honetatik gehixen gustau jatana, zati haundi baten, griña faltia dok. Beste era batera esanda: kontatzen dana kontauta (Jaengo makisak), idazlian hautua (aldekua), eta karga emozional haundixakin, oso normala izango zuan panfleto batek urtetzia, sloganez eta aldarriz betetakua. Eta ez dok. Sinisgarrittasunian asko irabazitta.

Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk (atzetik aurrera):

  • "...que llevaba una pistola en el bolsillo y que entró gritando que hijos sí y maridos no, como antes de la guerra...". Zelako irudi ederra, emakume gazte armatu eta independientiak.
  • Idazkeria ez dok melodramatikua (eta izan zeikian!). Asko eskertzen dok hori.
  • Plot twist honetan, interesa biderkatuta: onak/gaiztuak mugia lausotzen; Portugesa Nino zulotik erreskatatzen; nagusi eta ume baten arteko adiskidetasun arraro eta ederra.
  • "...para hacerse el pincel tenía que arrancar un manojillo de cerdas del cepillo de la ropa, que ya tenía más calvas que una compañía de veteranos". 😂 Miseria erdixan, umoria gordetzia gauza haundixa dok.
  • Begiratu behar izan juat: pleita espartopedia.com/index.php?title=Pleita
  • 36ko gerra osteko gauza asko irakorritta jaukadaz, baiña Andaluzian girotutako honek ezohiko ikuspegi bat emoten jok: makis lurralde baten, herri txiki bateko guardiazibil baten semiana, kuartelian (etxe barruan) gertatzen dirazen gabeko atxiloketa, galdeketa eta paseilluen barruko bizipena. Izua nagusi zala askotan entzun bai, baiña sekulan etxuat ikusi hain ondo azalduta.
  • Begiratu bihar izan juat: pipirrana es.wikipedia.org/wiki/Pipirrana
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026