Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Materixala / Muzategiko lanak eta 16. mendeko gargolak

Muzategiko lanak eta 16. mendeko gargolak

Etxe zahar batzuetako gargolak direla-eta, informazio eta irudi trukea eduki izan dugu Eibar.org-en posta-zerrendan eta webgunean. Lehenbizi, gargola batzuk salbatu beharko zirela (2004an), eta 2005eko urtarrilean, etxeak bota ostean, hara non gargolak kamino-bazter batean azaldu direla...

2004

Urtiak dira Muzategi-Aldapatxo ingurua barriztu nahi dabela. Eibar erdi-erdixan, leku ugari... etxiak, aparkalekuak eta abarrak eitteko leku aproposa. Orain arte nahiko lagata eta egoera kaskarrian egon da.

Lanak hasi bihar dirala-eta, Muzategi inguruko etxe zaharretako elementu historiko batzuk berreskuratzeko asmua dago. Aipagarrixena Muzategi gueneko txaillartxo zahar baten teillatuan dagozen 4 gargolak. Ederrak. Itxuria danez, XV. gizaldi ingurukuak.

Horren gaiñian egin dogu berba eibartarrak postazerrendan.

Eibar.Org blog honetan be urten dau barrixak.

Iñaki Larrañagak irudi batzuk bialdu deskuz, eta horretxek be hamentxe sartzen dittut, gerora be hamentxe ondo gordeta eukitzeko. Alde batetik, gargolak dakazen taillarreko atia be gordetzia komeni dala aittatu desku. Udalari be egin detsa eskaeria.

Beste gauza kurioso bat be gorde biharko zala diño. Ikusi hamen azpiko erretrato bixak:

Muzategi kalian hasieria da, bota bihar dittuen etxietako batzuk. Ezkerretara dagon etxia Errebal 7 da, BBVA dagon etxia. Bertan, gerra aurretik, Batzokixa zeguan. Eraikin ederra, fatxada polittakin, eta frontoia atzekaldian. Antzerkixak eta makiñatxo bat ekitaldi antolatzen ziran bertan. Gerran erre, eta etxe barrixak egin ziran gaiñian. Oindiokan frontoia ikusi leike atzekaldetik, Muzategiko atzeko partetik.

Ba, batzokixan horma bat ez zeben bota. Bertan laga zeben, aldameneko etxia eusten (argazkixetan ondo ikusten da). Orain botatzeko asmua dauke, eta Iñaki Larrañagak ahalegiñak eitten dihardu, ia gorde eta fatxadako dekoraziñua beste nunbaitten erabili leikian.

2005

Urtarrilean, notizia gehiago: XVI. mende inguruko gargolak dira, Muzategiko etxe batetik jasotakoak, eta ziotenez, udaletxeko teknikariek ondo gordeta zituztenak, berreskuratu, garbitu eta beste nonbait jartzeko.

Iñaki Larrañagaren "txibatazo" baten ostean, Asier Sarasuak Eibar inguruko bide baztar batean botata topatu ditu. Argazki batzuk bere blogean bertan, artikulu honetan: XVI. gizaldiko gargola zoragarri batzuk nahi?.

Gargolak