Hemen zaude: Hasiera Materixala Fernando Muniozguren (1950-2006)
Dokumentu Akzioak

Fernando Muniozguren (1950-2006)

Fernando Muniozguren Urkiola (1950-XII-7, Eibar) 2006ko uztailean hil zen, aurreko hilabeteetan gaixo egon eta gero. Euskeraren alde egindako lan mardulak bere lanbidearen arlorik nagusiena bete du; horrez gain, beste hainbeste esparru jorratu ditu, batez ere pentsalari eta komunikatzaile moduan.

Filosofian lizentziatua (Vincenneseko Unibertsitatea), irakaskuntzan hasi zen eta lan horretan amaitu du bere ibilbidea. Tartean, Eibarko Udalean euskara teknikaria eta Batzordeko arduraduna izan da hainbat urtetan eta gure herrian euskara zabaltzeko eta normalizatzeko zereginean aitzindaria izan da. ?eta kitto! astekariaren sortzailea izateaz gain, izen bereko Euskara Elkartearen sorreran parte hartu zuen.

Ohiko kolaboratzailea izan da Argia astekarian, Egunkaria eta Berria egunkarietan eta Herri Irratiko eta Euskadi Irratiko iritsi irratsaioetan eta beste hainbat komunikabidetan. Euskararen normalizazioaren inguruan hainbat proposamen berri egin zituen eta beste bide batzuk zabaldu.

Eibar.org elkarteko kide ere bazen, Eibartarrak posta-zerrendako harpideduna, eta blog bat zeukan: Hau hori ta bestia, joik buruakin postia

Fernandori omenaldia - Argazkiak

Fernandori azken agurra eta omenaldia Eibarren egin zitzaion (uztailak 15, 2006). Asier Ibaibarriagak argazki hauek atera zituen han.