Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Hamaika galdera liburu baten aurrean

2005/11/17

Liburuak jogurtak baino azkarrago iraungitzen diren sasoian, ia barkamena eskatu behar dugu liburu baten kritika argitalpenetik ia urtebetera plazaratzeagatik, eta zer esanik ez idazle baten lan berrienaz jardun ordez, aurrekoaz jardutera bagoaz. Zerbait ia-ia anakronikoa egiten dabilelako sentsazioa du batek. Bihoa hori lehenbizi. Bihoa bigarrenik, jarraian datorrena ez dela liburu kritika bat zentzu hertsian, Pako Aristiren Gauza txikien liburua (Erein 2004) aitzakia hartuta, azkenaldiko euskal literaturaz egindako zenbait gogoeta eta galdera baino, hauetarik asko agian ezagun egingo zaizkionak inoizkari honen irakurle finari. Errepikatzeak ez digu arrazoirik emango, baina, izena ez genion alferrik jarri aldizkariari, eta -jar gaitezen epiko- pertseberantzian, behintzat ez digu inork aurrea hartuko.(Beno, agian bai)

Hamaika galdera liburu baten aurrean - Gehiago irakurri