Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2010 Uztaila 12 Katastrofismo ilustraturantz
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Katastrofismo ilustraturantz

Postmodernitateak oinarriari agurra adierazten du, eta kontakizun handien haustura, egia da, baina ez da metanarrazioen puskatzea aldarrikatzera mugatu, ez da soilik barne hausturaz aritu: Frédéric Wormsek azpimarratu duenez, hizkuntzari dagozkionak baino sakonagoak izan baitira haustura horiek.

Postmodernitatearen auziaren urteak hiesak markatu izanak, hiesaren maisutza luze sakonak, eragin du, hein batean eta besteak beste, noski, mundua gero eta lauso eta anbibalenteago ager dakigun, gero eta kutsatuago, eta gure arteko askok mundu horri ematen dion erantzun eszeptiko desorientatua. Behin aurrerapenaren ilusioa itota bizirauteak kezkatzen gaitu, eta etorkizuna ez dugu promesaz beterik ikusten baizik mehatxuz, beldurgarri baitzaigu itxaropentsu baino gehiago. Ez dugu espero gauzak hobetu daitezen, baizik ez dezaten okertzen jarraitu. Zentzu horretan, postmodernitatea haustura bezainbeste izan da trantsizio, 60ko susperraldi alaiaren eta gure orainaldi honen arteko trantsizio.

Izan ere, negatiboaren xerkatzea ez ote da gure garai honetan garrantzi deigarri batez jabetu? Ematen du eginbeharrik premiazkoena gaitz komunen detektatzea eta prebentzioa zaigula, naturalak zein historikoak, ekologikoak eta politikoak. Are, premiazko eginbehar ez ezik gure garaiaren berezitasun nagusi ere bagenuke gaitzak detektatzeko grina hori, Jean-Pierre Dupuyk “katastrofismo ilustratu” bataiatu duena, ezinbesteko baldintza etorkizunen bat ukan nahi bagenu.

Markos Zapiain 2010/07/12
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak