Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2010 Otsaila 05 Estreinako zurrupaketa, zakilaren ikuspuntutik
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Estreinako zurrupaketa, zakilaren ikuspuntutik

Inkestek diotenez, gizon heterosexualak gara atzera begirako jelosian sarrien jausten garenak, neskalagun  berria tankera honetako kezkez nazkatzen paregabeak: “Eta lehengo mutilagunak nola ukitzen zintuen, non egiten zenuten larrutan, ederragoa al zuen zakila nik baino?” “Bai noski”. “Gezurrra! Puta zikina!”

Ederki kontatu du Philip Roth-ek Suminez eleberrian atzera begirako jelosia horren aldaeretako bat: Messner protagonista unibertsitate puritano batean dabil, nekez bilatzen dute bertan hemeretzi urtetik gorako neska-mutilek elkarrekin ibiltzeko bideren bat, Messner eta mutilak oro har potroetako minak jota bizi dira, baina halako batean, ezustean, Messnerrek neska batekin hitzordua egin, afaltzera joan eta, erabat irudikaezina eta txundigarria, lehenbiziko hitzorduan bertan auto barruan neskak zakila zurrupatzen dio.

Zorion betean eta guztiz esker oneko eta maiteminduta gelditzen da Messner, harik eta deabruak zalantza itsatsiko dion arte kaskoan: zurrupatu ote dio besteren bati niri baino lehen? Trebetasun polita erakutsi baitu, eta jakinduria hori ez da zerutik erorita tanpez eskuratzen.

Hots, Messneren kasuak nabarmentzen du gizon heterosexualaren nahia (sentimendua, apeta), zurrupaketari eta gisako beste sexu jarduerei dagokiena, paradoxazkoa dela eta irtenbiderik gabekoa, ezinezkoa: iaiotasun handiz zurrupa diezaguten nahi baitugu, baina aldez aurreko inongo esperientziarik gabe.

Ordea, zurrupaketaren arloan maisutasunari dagokion grazia eta soltura ezin da erdietsi ariketa eta entrenamendu luze baten bitartez baino, gainerako arlo guztietan bezalaxe.

Messnerrek azkenean galdetu egin dio neskalagunari aurretik besteren bati zurrupatua ote dion, eta neskak inongo lotsa edo arazorik gabe erantzuten dio “bai noski”.

Markos Zapiain 2010/02/05

Serendipity Philip Roth "Suminez"

Urbinaga — 2010/02/09 19:09
Aipamen bera beste ikuspuntutik batetik:http://www.elpais.com/articulo/portada/inteligencia/silencio/elpepusoceps/20100207elpepspor_2/Tes.Zurea "kosmopolitan" erara erakargarriagoa.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Birraitonak 210 urte Amatiño, 2010/02/15
Mormoiak Luistxo, 2010/01/14
Mamuak Hasier, 2010/01/10
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak