Markos Zapiain
Bizimodu xixtrinetik askatzen hasteko
Thoreauk bizimodu filosofiko bat mamitzeko bide bat erakutsi digu, berea. Gizarte industrialaren eta modernitatearen kritika du oinarri. Lehen aipatu dugu Thoreauk Harvarden 20 urte zituela idatzi zuen hitzaldia: “Garai modernoetako espiritu komertziala eta bere eragina nazio baten izaera politiko, moral eta literarioaren gain”. Bere obra osoaren ernamuina dugu.
Bertan dioenez, gure garaia teknikarien garaia da, ingeniari, bankari eta merkatariena, eta horrek bizimodu sakon eta ederretik urrutiratzen gaitu. Thoreauk ez ditu hiriak gogoko, ez sosa, ez salerosketa, ez industria; nahiago du landa, basoa, buruaskitasun naturala. Kontsumoak eta aberasteak gidaturiko ekoizpena zentzugabea iruditzen zaio eta maiz identifikatzen du filosofia “bizimodu-ekonomiarekin”: era soilean bizitzeko behar duguna ekoiztera behar dugu mugatu, horixe da ezinbestekoa den lan bakarra.
Thoreauk ezagunak zituen John Adolphus Etzler-en ikuspuntuak, utopista ekologista teknofilo bati dagozkionak: aurrerapen teknikoak lanaldia murriztea ahalbidetuko digu, orobat sufrimendua; teknikari esker lorategi eta paradisu bilakarazi ahalko dugu gure Lur hau... Thoreau ere ekologista duzu, baina teknofoboa: ez dugu puntako teknologiak saltzen dizkigun aparailuen zinezko beharrik; hegazkinek, igogailuek, hirietako argiteria artifizialak ez gaituzte barrutik hobetzen; industria-iraultzak ez gaitu zoriontsuago egingo, alderantziz baizik; nolanahi ere, Thoreauk ez du federik inongo iraultza orokorretan, indibiduo zehatzen erreforma moral eta espirituala zaio iraultza ernai eta egingarri bakarra, ez baititu aintzakotzat hartzen gizabanako partikularrak baino.
Thoreaurentzat bizimodu xixtrina da gurean nagusi. Gizartea, politika zein Estatua, kontrako eztarrian gelditu zaigun okela ustela dira, goitika eginarazten diguna. Erdipurdiko bizitza tentelak bizi ditugu, konformitate koldarraren menpeko. Ondo begiratuz gero, “lasaitasun” deritzoguna ez baita desesperazioa baizik. Bizimodu xixtrin honek balio faltsuen bila bultzatzen gaitu: dirua, ohoreak, agintea, jabetza, ospea. Era berean, kontsumo-gizarteak dakartzan bizio eta gurpil zoroetan katramilatzen gaitu: apeta, erosi, poseditu, kontsumitu, ostera ere apeta… Xixtrinak gara orobat besteekiko harremanetan, itxura hutsean eta axalkerian amilduak baititugu harreman horiek: irribarre hipokritaren azpiko gorroto lehiakorra, zapatu gauetako mozkor tristea, hitzontzikeria eta ergelkeria hutsala… Oro har, bere buruarekin harreman sakonak ez dituenarena da bizimodu xixtrina.
Putzutik irteten hasteko ez da txarra filosofia. Thoreauk, haatik, filosofia-irakasle franko dugula dio, baina filosofo bakar bat ere ez. Filosofo izatea ez baita gogoeta korapilatsu eta sotilak adieraztea, ezta filosofia-eskolak sortzea ere, baizik jakinduria maitatzea eta honen araberako bizimodu sinple eta independentea mamitzea; eta bizitzak dakartzan arazoen arteko batzuk konponbidean jartzea, ez soilik teorian, praktikan baino. Ezin da akademiara mugatu filosofia, egunerokora behar da ekarri: alegia, bizitza pentsatu eta pentsamendua bizi.
Bide egokiaren bila, botika eupeptiko bat errezetatzen digu Thoreauk, bizitzaren digestioa ederki eramateko pilula filosofiko batzuk. Aurrena, bizitze hutsak dakarren atseginaz gozatzen ikasi beharra dago, egunsenti bakoitzaren distira berriagatik zure burua zoriondu. Gainera, zure baitako muzinaren eta laiotzaren etengabeko azpilanari aurre egin behar diozu, zorion eta gozamen-nahi sendo baten bidez. Zoriona eraiki egitn behar baita, ez zaigu berez etortzen. Ordea, gure gizarteotan ez gara gure buruaren jabe, makina bilakarazten gaituzte; Thoreauk, aitzitik, jabetza hori beharrezkotzat jotzen du, alienazioa gainditu beharra dago, zure burua behar duzu zure bizitzaren erdigunean kokatu, ez, ohi bezala, aberastasuna, lana edota prestigioa. Halakoen bila gabiltzala galtzen baitugu bizitza, oharkabean joaten zaizkigu egunik ederrenak. Etorkizunerako uzten dugu beti benetako bizitza, halako batean hiltzen garen arte, ia beti itxarondako etorkizun hori heldu baino lehen.
Thoreaurentzat, ez dago nork bere burua asmatu eta eraikitzea beste biderik, bizimodu osasuntsu, neurritsu eta soila sortzea besterik. Erromatarren “otium”ak, aisialdiak, behar luke nagusi. Ikasi beharko genuke, halaber, negatiboan onuragarria bilatzen, hasiera batean kaltegarri zaigunaren irudiarekin lan egiten, harik eta atsegin bilakatuko zaigun arte, estoikoek erakutsitako bidetik.
Thoreauk bere bizitzan hainbat bider asmatu zuen lehen begiratuan zalantzarik gabeko zoritxartzat jo beharrekoa azkenik atsegin-iturri gisa gozatzen. Esaterako, “Desobedientzia zibila”n kontatzen digun espetxealdia Concord eta mundua begi berriez maitatzeko akuilu bihurtu zuen. Beste behin, lagun batekin oihanean zela, janaria erretzeko sua piztu, inguruko adaxka batzuk hartu eta zabaldu egin zen ustekabean, istripu larria; baina Thoreau eta laguna muino batera igo eta suzko paisaia bikain batez gozatzeko aukera gisa aprobetxatu zuten, zuhaizti kiskalien jabeek ez bezala ziur aski. Haratustela eta sarraskia bizitzaren garaipen gisa ikusarazten zizkion bere buruari. Eta bere eguneroko ibilaldia oztopatzen zion ekaitza, ostera, bedeinkazio moduan naturarentzat.
Azkenik, hilzorian zela, bizitzako une trinkoak inoiz baino sakonkiago sentitzeko bultzada sumatu zuen, eta, esan bezala, uko egin zien analgesikoei, agoniari dagozkion uneak goitik behera bizi nahi izan baitzituen, agoniaren sentsazioak poliki nabaritu. Sentsazio horiek bizitzari lotuz gero, hilzoria eta agonia bigarren mailan gelditzen dira. Ez da pentsatu behar “hil behar dut”, heriotza etorkizunari baitagokio eta ez dugu zertan etorkizunaz itsutu; baizik eta “bizirik nago oraindik”: horrek orainaldia oparitzen baitizu, bizia sentitzeko eta gozatzeko aukera luzatu. Thoreaurentzat bizitza ospakizun alai bat da funtsean, jai handi maitagarri bat.
Hazkuntzarik gabeko ekonomiarik bai ote?
Historia ez zen Industria Iraultzarekin batera hasi. Mesopotamian ere baziren teknikariak, ingeniariak, bankariak eta merkatariak. Denok gara beldur irtenbiderik gabeko gurpil zoroan ote gauden. Galdera zera da "ba al dago hazkuntzarik gabeko ekonomiarik?"
Ikus: http://www.clubderomagv.org/
Hazkuntza noiz arte ?
Agur hazkuntzamaniari
http://thoreau.eserver.org/walden1a.html
Eta egia diozu, Amatiño: aitxitxen eta Thoreauren potroak galdu ditugu.
Zentzu honetan behintzat ausarta izan zen Thoreau: hazkuntzarik gabeko ekonomiaren alde zegoenez, gizarte hazkuntza-maniakotik bakartu eta ekonomia lasai eta beregain bati ekin zion bere kasa
hazkuntza edo esplotazioa
etengabeko hazkuntza
http://tercerainformacion.es/spip.php?article10457
gainprodukzinua
orain, etorri leike gainprodukzino krisia, zapaterok iva igoz kontsumoa jaitxiko da, gehien bat hile azkenerantz justu ailegatzen dabenak hala egingo dabelako. Zapaterok neoklasikuegaz bat egiten dau, berantzako aurrezkiak etorkuzunean ibertsinuak diralako, baino egoera hontan arrezkirikan ez dau, hobeto esanda gitxi, dagona da pilaturiko dirua ta pilaturiko dirua hori ez ba dabe lana sortzera bideratzen, egoera konpontzen kostako da, baino bai txarrera jo leike, hortan dabil zapaterok.
web horretakuak marxista-leninistak dire ta MLak marxismoa ez dabe bere zabaltasunian ulertu, ta sabaltzear dagona, MLak sinplificatu egin dabe marxismua, adibidez, eurentzako dialektika 3-4 lege dire.
salud
etiketak
etiketiak arropan
neu marxista naz, marxismo leninismo horren kontrakua, sozialismo ta marxismo kontzeptuak bereganatu ditulako ta besteoi jodidu euren tontakeriekaz, marxismua ezin leike manualetara eroan.
salud
errespetu osoz...
Kontua da nik artikulu horretan ez dotala marxismo-leninismorik ikusten, azalpen batzuk baino. Azalpenak emoten dauzanak baino datu gehiago badekozuz eta datuek kontrakoa badinoie, esandakoa gezurtatu, baina batek dinoena onartzea ala gitxiestea komunikabidearen ildo ideologikoagatik... Nire ustez, behintzat, ona da informazinoa hainbat lekutan ikustea, kontrastatzea, eta nork bere ondorioak ataratea, ta komunikabide gehienetan egia bat ta bakarra emoten danean, ez dator txarto bestelako ikuspegiak aurkitzea. Argi dago, batentzako marxismo-leninismoa, trotskismoa, maoismoa, gura dan anarkismoa, marxismoa edo beste edozein ideologia mamua edo debrua bada, "handik" datorran (edo datorrala uste dogun) guztia gezurrezkoa izango da beti, euren neurrira asmatutako iruzurra, ta "gure lerroetatik" ataraten dan guztia egia sakratua. Emon defendatzen dozunaren ganeko datuak, datu horreen iturriak, ta beste artikulua irakurri dotan interes berberaz ta burua zabalik irakurten ahaleginduko naz.
petrolioa munduan
http://www.sindominio.net/singuerra/reserves_petroli.html
ez dakit datuak ipini dauzana marxista-leninista, neoliberala, marxista fina ala anarkista dan, eta gitxi axola niri. kontua da: datuak egiazkoak dira? halan bada, lehengo testua be ez ebilan oso oker.
errespetutikan baita
ikusikozu artikuluan konklusinuak ustiapenean dagozan putzutatikan ateraten dirala, topatzear dagozanak ta ustiapen ala errefinamendu kostuagatikan ustiapen prozesutikan kanpo egun dagozanak ez dabe kuntuan euki. Bestaldetikan kontsumoa igoko da noski baietz, baino beste proportziiuan, deituriko lehenengo mundu hontan kotxe hibrido ta aurrerago elektrikuak agertzen asiko dire, energia iturri berriak... esfortzua egin leike gutxigaz, eulertezina egiten jata kotxe modelo berrillak hibriduak ez izatea, teknikoki garapen ta produkzino gastu gitxigaz, petroleo kontsumo jeitsiera nabarria izango zan kotxea sorturiko energia baliatuz. konpetitiboki txinatarrak ta hinduak indartsu datoz, horrek bultza leike hibridotara ikusikogu. Garraoio publikoak estatu batatutan ez bezala esate asko dauko europan, denbora gitxian hiritan ta esparru handiagutan sortu leikelako garraio sareak bidailari askokaz, eskaera ta garraiolariak hor dauz, AHTrako ez bezala, hirien arteko garraioa europa mailan pisu gitxi dauko ta ganera kilometroko egindako petroleo kontsumo gitxiagokuada hiritarteko bidaietan.
Gas naturala pisua handia hartzen doa energia produkzinuan, petroleoa ordezkatuz, garraoian bape ta zuzenki ez dot uste eukiko dunikan, beragaz sorturiko energia elektrikuak bilduz kotxetako erabiliko dala zihurrenikan baietz. Eaen apustu handi ta arriskutsua egin da baliabide hontan, egun petroleoa baino merkeagoa topa leike merkatuan baino ikustear dau zer gertatuko dan, apustua egin bihar zan baino handillegia izan dala ustet. Ezker abertzalia hontan populismo penagarrilla egin dula esan biharra daukot, arazo energetikuak ez diralako munizipalak baizik euskadunonak, zornotzan eginiko borroka ta erreferendun deialdixak ez dabe laguntzen bultzatu biharreko energia polikiaren borrokian, hor bai borroka gogorra nazionalizazinutikan pasatzen dana.
salud
ados
adosten ;-)
gure konmtsumoa sotengarritasun maila baino handiagua da, maila hori topetzat izan bihar doguz, hortarako berrerabiltze ta birziklatze teknologiak garatu beharkogu, ados. Hauxe da hazkunde bideratua ta hontarako sozialismorantza egin bihar dogu bidea kapitalismoa garaituz.