Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2009 Urtarrila 26 Etorkizuna: ekomigrazioa eta taupagailua
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Etorkizuna: ekomigrazioa eta taupagailua

Berriki arte tesia eta antitesia sintesiak biribiltzen zituen, baina orain ez dugu sintesi lasaigarririk, baizik protesia. Tesia, antitesia eta protesia. Giza gorputza oinarri naturaletik gero eta urrutiago dabil, gero eta libreago. Karlos Linazasoro tolosarrak iradoki duenez, gure zahartzaroan honelaxe oheratuko gara: entzungailua kenduko dugu, betaurrekoak, ordezko hortzak. Gero, ohean eseri eta ezkerreko esku ortopedikoa kenduko dugu, ondoren eskuineko zangoa. Jarraian, maindirepean sartuko gara goxo-goxo. Eta argia itzali eta zoriontsu sentituko gara, bihotzaren ordez izango dugun taupagailuaren konpas latorrizko beti berdina entzunez. 

Protesiaren pozarekin batera, ekomigrazioa gero eta bortitzagoa izango da. Giza oldeak eta herriak lekutu beharra izango dute kokaleku berriren baten bila, baina ez, ohi bezala, gerratik ihesi, edo tiraniatik, edo langabeziatik, edo katastroferen batetik, baizik gure industria, garraio eta gizartearen garapenak hainbat lurraldetako airea eta oro har ingurunea pairagaitz bilakatu duelako, ezin arnastuzkoa. Badugu dagoeneko atmoterrorismoak bultzaturiko ekomigrazioa. Atmosfera pozoindutik ihesi datozkigu ekoetorkinak. Guk ere, auskalo noiz arte jasan ahalko ditugun gure isuri toxiko eta porlantze eta asfaltatze orokorrak. Beste ekomigrazio mota bat ere agertu da: Artikoko herri asko beren betiko lurrak utzi beharrean dira, izotzezko blokeen urtzearen erruz.

Arestian hasi gara etorkin mota berri hori ezagutzen. Bere errefuxiatu-estatusa oraindik ez dago arauturik. Arautzen dutenerako, bihotzaren ordezko taupagailuaren latorrizko konpasa entzunez lokartuko dira.

Markos Zapiain 2009/01/26

Etorkizuna

Erotikobarrena — 2009/01/29 12:59
Agian, hanka tartekoa ere desenroskatuko dugu eta kristalezko ontzian utzi. Agian horren beharrik ere ez dugu edukiko eta denbora gehiago izango dugu burua gauza "interesgarrietan" pentsatzeko. Hau etorkizuna!

Haizea eta ura

ramon — 2009/01/29 13:49
Amatiñok bere blogean idatzi duenareki lotura du. Haizean CO2 %ak eta lur azaleko tenpetaurak elkarlotura zuzena dute, CO2 modu exponientzialean igotzen ari da, tenperaturak orain arte munduko historiak eskeintzen daben arabera ere modu berdinean igo behar lukete, eta honek desertizaziño arriskuak ere bai toki askoretan. Eta ekoemigrazioaren arrazoi nagusienetariko bat bihur leike ur eskasia, batzuek urre txuria deitzen hasiak dira.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak