Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2008 Abendua 30 Errege Magoak
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Errege Magoak

Askoz ere jatorragoa da Olentzero Errege Magoak baino. Oporretako bi asteak dauzkagu gainera Olentzeroren opariekin jostatzeko. Bikotekide gisa Simone de Beauvoirren dizipulu Mari Domingi komeni ote zaion, adituek erabaki dezatela. Edozein gisaz, errege guztiak dira zitalak, egia da, baina gaiztoenak Errege Magoak, batez ere Baltasar, behinola ene kuttuna. Txikitan Kolon Pasealekuan Erregeen kabalgata espaloitik ikusten ari nintzela, halako batean Baltasarrek Gasparri garrasi egin zion: “¡Manoloooo, que se me han acabado los caramelos, pásame unas bolsas!” Orduantxe galdu nuen umetasuna, orduz geroztik pairatu dudan gainbeherak ez du etenik izan.

Harrigarriak dira, bestalde, gaur egungo haurrak, ez bederen gu bezain inozoak. Arestian zazpi urteko batek aitortu dit aspalditik zekiela Olentzeroren eta Errege Magoen sekretua, baina itxurak egiten jarraitu duela gurasoen ilusioa ez zapuztearren, hain liluratuta ikusten baitzituen koitaduak bere ametsa atxikitzeko lanetan, opariak ezkutuan prestatzen, gaueko urratsen hotsa disimulatzen... Ohikoaren alderantziz, haurrari ematen zion pena gurasoen liluramendua hondatu beharrak. Hori ziurtatu zidan mutikoak. Hala ere, batek daki: dirudienez, hainbat senditan umea sekretuaz jabetzeaz batera amaitzen dira Olentzeroren eta Errege Magoen opariak, eta beharbada gure mutikoak gurasoen lilura baino gehiago opariak nahiko zituen luzatu.

Markos Zapiain 2008/12/30

halaxe, bai

Patxi — 2008/12/31 01:45
nere etxean bai behintzat, halaxe gertatu da. Hark gurasoen ilusioa zapuztu nahi ez, eta aldi berean, badaezpadaere, opariak gogoan, ixilik.

Nere visa txartelaren klabea ere ba ote daki?

Manolo!!!

matx — 2009/01/05 16:28
Ez zara makala Markos. Oporretara etxera juan eta irratixan entzun netzun konpotari buruzkoa. Ordutik konpota ikusi dudan bakoitzian (4 otordutan gutxienez) saltxitxak imajinau ditxut flotatzen. EZin barriari eutsi.
Manolorena aldiz nere lehengusuak kontatu zigun urteberri egunian... gerora Manolo famatua egin da... eta saltxitxak ere bai noski.
Urteberrion!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak