Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2008 Maiatza 17 Diskriminazio positiboa?
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Diskriminazio positiboa?

Dibortzioetan umearen zaintza %96an amari ematen zaio. Esaten da epaileek andreari opari dioten diskriminazio positiboa dela.

 
Hori erabat ziurtatzekotan, haatik, onartu beharko genuke senarrak eta emazteak, biek, epaileari umea zaindu nahi dutela sinetsarazten diotela, biek maila berean edo senarrak apur bat gehiago, egia izan ala ez, eta hala ere epaileak amaren alde egiten duela, uste duelako emakumeak historian jasan duen zapalketa umeen ardura amari emanda nolabait orekatuko duela. Ez ote da gehiegi suposatzea? Epaileen deliberamenduen oinarrian andrearen aurkako bidegabekeria historikoa konpentsatzeko nahia dagoela sinetsi behar al dugu?

Espainiako hedabideetan maizen ageri diren epaileen jarrera aztertuta, ez al da zentuzkoagoa suposatzea azpitik dabilela ez sinpatia feminista hori baizik inertzia matxista hau: emakumea umea egin eta jagoteko sortu zen, eta gizona  berriz negozioa zaintzeko, txikiteorako eta futbolagatik sufritzeko? 

Printzipioz, seme-alaben zaintzak partekatua behar luke. Ez da ez egoki ez zuzen zaintza partekatua salbuespena izatea.

Epaileen arriskua: inertzia patriarkalak jota eta kasu zehatzak poliki aztertu gabe zaintza amari ematea. %96 gehiegi da. Ama ludopata mozkor ugari dugu Euskal Herrian. Dibortzioak bestalde mingarriak izaten dira maizegi, ez dugu bertan gure alderik maitagarriena erakusten. Umea manipulatzea ez da tentaldi soila izaten, norberaren alde eta  bikotekide ohiaren aurka jar dadin. Epai zuzena ematekotan, funtsezkoa da epailea psikologo fina izatea eta senar-emazteei arretaz entzutea; baina baita umeei ere; hori bai, inorekin batere fidatu gabe.

Izan ere, batik bat adin jakin batzuetan, guraso batek hartu behar izaten du umeei mugak eta arauak ezartzeko erantzukizuna, bitartean besteak etengabe muxukatu eta litxarreriak eta play-stationak erosten dizkien bitartean. Aldi batez, umeari zoragarri zaio edozer onartzen dion guraso hori, eta legeak betearazten dizkiona berriz pikoleto mozorrotu. Jakina, pikoleto gaiztoarekin ez du bizi nahiko. Epe luzera ordea bista da zein guraso izango zaion umeari onuragarriago. Eta umea, lainezak eta maitasun-eroskeriak ez badute zeharo ergeltzen, berandu baino lehen ohartuko da.

(Orokorregiak ziurrenik kasu zehatz hurbil batzuetatik hemen ateratako ondorioak.)

Markos Zapiain 2008/05/17
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak