Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2007 Azaroa 16 Alkoholeman
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Alkoholeman

Gezurra nabaritzen hasten delarik, zer egin behar luke gezurtiak, egia lehenbailehen aitortu ala gezurrari kosta ahala kosta eutsi?

Eutsiz gero, barregarri eta negargarri gelditzen zara sarritan: Bush eta Sadamen suntsipen handiko iskiluak edota PP eta ETAren laguntza Madrilgo sarraskian... Baina lotsagarri gelditzeko arriskuagatik gezurra lehenbailehen zokoratzeko aholkuak aurka ditu Historia eta eraginkortasuna.

Zeren, zenbat gezur ez ote dituen denboraren joanak eta egia balira bezala errepikatu izanak, dudarik gabeko egia bilakarazi! Oro har, gezurti mota horri zorionak ematen dizkiozu, zure aldekoa bada. Aldiz, etsai bazenu, egia beti eta nonahi adierazteko betebehar morala gogorarazi nahiko zenioke.

Edonola ere, zenbaitetan gezurra traizionatu eta egia lehenbailehen aitortzea komeni den bezalaxe, beste zenbaitetan, esan duzun egia ez baldin bada komenigarri gertatzen, lehenbailehen gezurtatu beharra dago.

Colemanen aldetik oso polita izan da, eta Errealari dion begirunearen adierazpen, ez gezurra esatea, hori ohikoa baita, baizik nola biribildu duen, zein ederki eta zelako ganoraz pintatu dituen alegiazko xehetasun guztiak: esan zezakeen soilik etxea uholdeak hartu diela, eta aski zatekeen, baina begiruneak bultzaturik erantsi du garbigailua matxuratu zaiela, beheko solairuan umeak bizi direla eta uholdea bereziki arriskutsua izan zitekeela, eta horregatik nahiago izan duela prentsaurrekora joan baino lehen anabasa hura behar bezala konpondu…

Colemanen meritua are hunkigarriagoa da, kontuan hartuz gero Donostiako gautxori guztiek ikusi zutela sekulako melokotoiarekin Bataplanen, Napon, taxi geltokian goitika... Orain donostiar perfidiak “Alkoholeman” bataiatu du.

Entrenatzaile gisa ez ezik, pertsona gisa ere miresgarria da Coleman, giza konplexutasuna ezkutatzeko lanik hartu ez duen heinean. Errealaren datorren urteko zuzendaritzak ederki asmatuko luke, Coleman atxikiko balu.

mzap 2007/11/16

Re: Alkoholeman

asel — 2007/11/16 18:56

azken egunotan iruditu zait askoren eztabaida hau izan dela: Colemanen akats handiena zein izan da, holako mozkorra harrapatzea, ala gezurra esatea? Nire ustez ez bata ez bestea, akats bakarra gezurretan harrapatua izana da, eta grabatua gainera. Berez parrandak ez dauka deus txarrik, eta berandu iritsi eta aitzakia, pelikula itzela, kontatzea, gutako edonork inoiz erabili duen taktika kalterik gabea. Azken finean, kazetarientzat kontua zen berandu iritsi zela eta zain egon zirela, kito. Ala gutariko baten batek, egunen batean lanera berandu iritsiko balitz (edota iritsi ere egingo ez balitz, nik behin egin legez, gurasoen baimenarekin) izugarrizko ajea izateagatik, ezusteko ospakizunen bat izan duelako eta edandakoari neurri galdu diolaki, zintzoki esango lioke bere nagusiari: barkatu, kriston atxurra harrapatu nuen; ala gaixotasunen bat asmatzen hasiko litzateke bere burua zuritzeko? Nik argi daukat. Zorte txarra Coleman, baina ez duzu ezer txarrik egin!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak