Markos Zapiain
Hizkuntzen inposaketa
(Ederra, Pello Zabalak ekarri duen Bitoriano Gandiagaren poema)
Isildu ezean elebakarrak ezin du bere hizkuntza ez inposatu, ez du ezarri beste erremediorik. Eta ia euskaldun guztiak gara elebidunak. Dena den, baditugu euskaldun elebakar batzuk. Eta ez dago esan beharrik “euskal” izena ematen zaion herrian zein den arrotzago, zein dagoen baztertuago, euskaldun elebakarra ala erdaldun elebakarra. Hizkuntzari dagokionez, Euskal Herrian gaur egun euskaldun elebakarra da benetako paria bakarra.
Edozein gisaz, erdaraz dakigunok ere arazoak izaten ditugu. Gernikan arbitroak txartel horia atera zion futbolari bati, soilik euskaraz zuzendu zitzaiolako. Neuri ere, orain dela urte batzuk, atzerritik bueltan, aireportuan, kontrola igaro baino lehen paper bat betearazi zidaten, nondik nentorren, zertan nintzen ibilia, eta abar. Nik Markos izenpetu nuen, k-z, betiko legez, inongo asmo matxino abertzalerik gabe, beti erakutsi didatelako horrela. Orduan Poliziak begietara gogorki begiratu eta sakon, oso sakon mintzatu zitzaidan, Polizia ez ezik Txikitero ere izanen baitzen: “te has equivocado, Markos se escribe con c de cabrón”.
Re: Hizkuntzen inposaketa
argi dago asko dakiela polizia horrek zerena den "c" hori, haien hizkuntzan bai polizia bai guardia zibila c-z idazten baitira...
Re: Hizkuntzen inposaketa
kaguen dio, hori bururatu izan balitzait...
baina isil-isilik gelditu nintzen, korromioa eta higuina irentsi eta basurde komandoan sartzea pentsatu nuen
Baita neuri ere.