Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2007 Azaroa 15 Euskalgintza, florero eta enbarazu
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Euskalgintza, florero eta enbarazu

Hizkuntz politikarako sailburuorde baten ikuspegitik, ez ote da Johnsoni erantzutea baino premiazkoagoa euskalgintzan benetan dauden arazoak konpontzen ahalegintzea?

Esaterako, Udal Euskaltegietako euskara irakasleen bizimodu petrala ezagutzeko "Kalamuataik Txargainera" Leire Narbaizaren blogeko azkenaurreko idazkia irakurtzea komeni da. Leire Narbaizak hamazortzi urte daramatza Udal Euskaltegietan irakasle. Eta sentitzen du bere lanak ez duela prestigiorik, probisionala dela, Jaurlaritzarentzat bere funtzioa ez dela adabaki hutsa baino. Hona ekarriko ditut bere salaketa batzuk. Dena den, Narbaizaren testua bera da irakurri beharrekoa, antologikoa baita: freskoa, sendoa, egiatia eta umore goibel batek zipriztindua, Narbaizaren beste asko bezala.

Kontua da Udal Euskaltegietako irakasleek, formazio espezifikorik ez izateaz gain, zoratzeko moduko ordutegiak pairatzen dituztela, kabaretera ordutegiak: adibidez, EAEko beste puntan ordu bi goizean goiz eta beste bi ilunabarrean.

Hizkuntza Eskolarekin alderatuz gero, aldea ikaragarria da, lan baldintzei dagokienez, prezioei, funtzionamenduari...

Euskara ikastea garestia da. Aldiz, gaztelania ikastea, adibidez Eibarren, doan da.

Eta Udal Euskaltegietako irakasleak soldataz ez dira kexu, AEKkoek beren erdia inguru kobratzen dutelako, lan gehiago eginda.

Leire Narbaiza: "Uste dut euskararen normalizazioa dela eta, erakunde publikoek hipokrisia handiz jokatzen dutela. Euskara, azken batean, floreroa baino ez da. Polit egiten du programan eta paperean. Baina eguneroko jardunean enbarazuan dago".

mzap 2007/11/15

Re: Euskalgintza, florero eta enbarazu

leire — 2007/11/15 17:55

Mila esker, Markos! Lotsa-lotsa eginda nago. Oso gauza politak esan dituzu blogean gainean, eta hori eskertzekoa da.


Gabonetan urdaiazpiko bat oparitu beharko dizut :-)
Mila esker



Re: Euskalgintza, florero eta enbarazu

markos zapiain — 2007/11/15 19:00

ze pena, leire, euskaltegien ataka petralaren zure deskribapen/salaketa horrek nire blogean errepikatuta baino indar handiagoa zukeen atzoko kalakan patxi baztarrikari zuzenean jakinarazi banio, eta horretarako neukan prestatua, baina ezin izan nuen, ezin izan nuen ia ezer



Re: Euskalgintza, florero eta enbarazu

leire — 2007/11/19 16:58

Bai, lastimia da, Markos. Baiña Kalakan astirik ez dau ezertarako be. Gaiñera, Euzkitzek mozten daben moduan moztuta, aukerarik be ez dakazue dana esateko.



euskalgintza florero eta enbarazu

marga — 2008/06/02 15:19
Ni ados nago, udal euskaltegiak adabaki hutsak izan ziren, eta Markos, eskertzen dizut AEKrekin gogoratu izana, guri sartu baitziguten sastada ederra.. hortik ere aipatzen duzun horrek. Segi hola, txo, ez etsi...

euskalgintza florero eta enbarazua

marga — 2008/06/02 22:12
zuri ere eskertzen dizut Leire.

euskalgintza floreroa eta enbarazua

marga — 2008/06/02 22:21
bueno, ni jartatzen naiz mezuak bidaltzen euskararen gaiaz ari zaretenetan. Euskaltegietako irakasleen lan baldintzak, pribatuetakoenak batez ere, deitoragarriak dira. Jendeak hogei urtetan lanean, sei eskolaordu eta sei orduko kontratuak ditu. Benetan lotsagarria... inor ez da honetaz konturatzen ala???...
Eta Leire, udal euskaltegietan badago zer hobetua, beti dago eta zer hobetua, baina nik esango nuke, kontu honetan langile pribilegiatuak zaretela- ni orain udal euskaltegi batean ari naiz- bestelako kontua da, zertarako jaio ziren udal euskaltegiak eta benetan bete behar duten esparrua betetzen duten. Numeros clausus dute, izan ere, ezin ikas dezake nahi duen beste ikaslek, ez dago leku guztietan, hiriburuetan ez dago, eta Araban leku gutxitan... baina honen gainean hasieratik geunden guztiok... euskara legea sortu zenetik...
Bestalde, euskaltegi pribatuetako langileen baldintzak lazgarriak dira oso. Eta sentitzen dut bihotzean AEKrekin zor historikoa dagoela.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak