Markos Zapiain
To Malatesta!
Errepikatzen digute arazoei buruz hitz egiteak arazoak konpontzeko orduan gehiago laguntzen duela isiltzeak baino, komunikazioa eta kontsentsua laudatzen dizkigute: Habermasen zaleen eta psikologo askoren eraso orokorraren aldeetako bat da. Ordea, alemanek dioten bezala, mintzatzea zilarra da, baina isiltzea urre.
Bikotearekin bizitzeko orduan bestearen mugak ezagutzea, eta norberarenak, ez da erabaki, itun edo solas baten ondorio izaten, baizik eskarmentuaren.
Etengabe komunikatu beharrak arazo artifizialak asmatu eta puztea dakar, sarritan ez baitago komunikatzeko gauza handirik.
Komunikazioak baino gehiago laguntzen du bikotekidearen sekretuenganako begiruneak.
Gure artisten artean bikotekideen arteko komunikazioa eta inkomunikazioa ausardia eta zehaztasun handienaz aztertu duena Ramon Saizarbitoria idazlea da, bereziki “Hamaika pauso”, “Bihotz bi” eta “Gorde nazazu lurpean” liburuetan.
Garrantzi handia ematen dio egiaren adierazpenari. Zenbaitetan protagonistak sentituko du bikotekideari egia garaiz esan ez izanak usteldu duela harremana.
Beste batzuetan berriz egia desorduan edo lekuz kanpo esateak dakar hondamendia.
“Bi bihotz, hilobi bat”en, “La comunicación en la pareja: claves del éxito” irakurri ondoren, bikote protagonistak erabaki du papertxo batean idaztea bestearengan ezatsegin zaiona baina artean aitortzen ausartu ez dena.
Gizonak, ondorioen beldur, orokorkeriak eta lelo kurtsiak baino idazten ez dituen bitartean, andreak gogor joko du iltzea: “nazka ematen didate zure hortzek, zikinak diruditelako”, edota “me da asco cuando me tocas las tetas y me besas en el cuello”.
Era berean, “Bihotz bi”n, bikotea bolada eder bat igarotzen ari dela, besteari egia esateko zinak Florari aitorraraziko dio biok bakarrik egin zuten bidaia ofizialki zoragarri batean, Italian, autobusean zihoazela, zutik, gizonak Florari Malatestako gazteluaz azalpen historiko jantzi bezain luzeak ematen zizkion bitartean, italiar bat Florarengana atzetik hurbildu eta zakila ipurdian itsatsi ziola, eta Florak gustura bertan goxo utzi.
Protagonistak aurrerantzean ezingo du burutik uxatu berak emazteari datu interesgarri horiek ezagutarazi bitartean italiar maltzurrak ziur aski bere baitarako “To Malatesta!” errepikatuko zuela barrez.
Saizarbitoriak dioenez, “idealizatu ohi da egia, eta batzuetan ez da errepide ertzean lehertutako arratoi bat baino.”
Re: To Malatesta!
Erabat ados esandakoarekin. Kalakan psikologoei buruz (kontu hau dela eta) bota zenuen esaldi antologiko eta berdaderoarekin barre ederrak bota nituen (norbaiti askotan entzuten dizkiot horren antzekoak eta kontra egiten diot). Ez naiz ondo gogoratzen, nola zen?
Re: To Malatesta!
Iepa Markos!!! Bloga atara dot, azkanien, ta esteketan sartuntzut! Ia nonoiz pasaten bazaran zeure firme elegantie etxaten!
Re: To Malatesta!
Joder Markos, aspaldidxon famosotute zabiltzez gero. Zelan eztazu esan bloga einzule ni informatikaridxe izanda, ganera oin dala gitxi mendidxen ikusi gara, beraz eztakozu aitzakirik. Azkanien ezauen ein euririk bakidxon ezta?
Ba neuk be Kalakan hau bota zenduniko barre pilue ein nauen.
Benga, oin kriston txapak botakotzutez blogien, ikuskozu, jejeje.
Sarrera bat einbizu bizikletako atentauen istori hori kontaten, Euskal Herri osue dau horen zain.
Bueno, ia hurren ikusten badun alkar hortik galdute, ordurarte, ondo bizi.
Re: To Malatesta!
http://www.crescendo-in.blogspot.com/
Re: To Malatesta!
Eskerrikasko Markos,
hautaproba nazkagarri hauek iraun duten hiru egun hauetako bitan gure ondotik pasa ta gure zurrumurru-txibatazoei entzungor egiteagatik zure egunkaria irakurtzen jarraituz,
isilik ez geratzeagatik, ingleseko testu ulergaitza ulergarri egiten laguntzeagatik,...
Eskerrik asko, azterketa gutxi batzuen erruz karrera unibertsitario jakin bat egitea ukatuko digun selektibitate honetan irribarrea gure aurpegietan margotzeagatik.
Zuk esan bezala, "omenaldi bat zor dizugu"