Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2006 Ekaina 13 Modern Times, Dylanen disko berria
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Modern Times, Dylanen disko berria

Abuztuaren 28an aterako da.

Abesti berriekin osaturiko lehenbiziko diskoa duzu bost urtean.

Joan den astean New Yorken oso tentuz aukeraturiko zenbait kazetariri disko berriaren maketa eta aperitif bat eskaini ziguten, baina baita aldi berean legezko agindu bat izenpetzera behartu ere, bertan entzunikoaz txintik ere ez esateko.

Ordea, New Musical Expressek agindua hautsi duenez , pentsatu dut: eta zuk zergatik ez?

Disko berriak 2001eko "Love&Theft" dakar gogora. Maketa entzuteko aukera izan genuenok bat etorri ginen: hamabi abesti berrien artean badira gutxienez hiru maisulan gogoangarri.

Tamalez, ez dirudi Donostian kantu berririk erabiliko duenik. Dylanek berriki jira luze bat egin du AEBetan barrena, maiatzean Floridan amaitu duena, eta ez du "Modern Times"eko deus abestu.

mzap 2006/06/13

Re: Modern Times, Dylanen disko berria

Josu — 2006/06/15 18:25

Markos Kronikari kroniko!


Donostiko kontzertuaren kronika psikoanalitiko bat eskaini beharko duzu blog honetan, ez duzu uste?



Re: Modern Times, Dylanen disko berria

ander zabala — 2006/06/20 10:36

egia esateko, ez zaizkit dylanen azken urteetako lanak asko interesatzen, aspergarri eta rebelio faltaz nabari ditut. badakit hau zuretzako mingarri izan daitekela baina dylanen ustezko gutxiagotzearen dolore hau, beste autore batzuen errekomendazio apal batekin txikiagotuko dugu. Ziurtasunez ezagunak gehienentzako, alde batetik, dylanen deabru bat: ROKY ERICKSON, bere lehen lana psikiatriko batean grabatuta. bestalde, JONATHAN RICHMAN, dylanen humorea eta egunerokotasuna, bob-ek berak baino gehiago landu dituen kantautore bostondarra...
Eta galdera bat: txo, markos, non sartun zara ba? ez zaitxut ikusi bermion 10 urtetan ero!



Re: Modern Times, Dylanen disko berria

markos zapiain — 2006/06/22 16:30

eskerrik asko aholkuengatik


eta bestalde, hamar urte... ez exajeratu, Ander


orain dela hiruzpalau urte maiz ikusten genuen elkar Bananan


ni aspaldion Campsa inguruan ibiltzen naiz eta baita Artiken ere, Irastorza parean eta errotetan



Re: Modern Times, Dylanen disko berria

markos zapiain — 2006/06/22 16:32

Josu: zuk irakurri duzu inoiz kontzerturen baten kronika psikoanalitikorik?


hala balitz, eta sarean balego, biziki eskertuko nizuke esteka, lehenbailehen plajiatzen hasteko



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak