Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2006 Maiatza 10 Nondik gatoz? Elgoibar, 1947
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Nondik gatoz? Elgoibar, 1947

Nondik gatoz? Zer jaten zuten gure arbasoek?

Elgoibar, 1947. Arnaldo Deuna artean jaio gabe.

Bada, herriaren bihotz altxagarri, bikote eder bat: bizipoza dario, itxaropena eta oparotasuna. Baina mutilak soldaduzkara joan beharra dauka.

Espainia aldean maniobretan dabilela neskalaguna hil egin da. Lurperatu dute. Berehala itzuli da mutila eta maitea azkeneko aldiz ikustea eskatu du. Ireki dute hilkutxa... hutsik!

Ikerketen ondorioa: lurperatzaileak zerriei eman die gorpua, zapero merkea barren.

Zabaldu dituzte beste hilkutxa batzuk... hutsik guztiak.

mzap 2006/05/10

Re: Nondik gatoz? Elgoibar, 1947

Bego — 2006/05/10 08:36

Hau zer da, etakide baten ametsa? azaldu, faborez!



Re: Nondik gatoz? Elgoibar, 1947

markel — 2006/05/10 11:08

Hilerri guzietan ei dago hezurrak gordetzeko leku bat, medikuintzako ikasle asko joaten omen dira hoien bila... kontuz gero!



Re: Nondik gatoz? Elgoibar, 1947

markos zapiain — 2006/05/11 08:29

ez, bego, ez da etakide baten ametsa, benetako gertaera baizik


Iñaki Egaña Aranburuk kontatu zidan larunbatean eta guztiz fidagarria da


baliteke urtea ez izatea horixe prexixo, baina giroa, frankismo euritsua, Paxkual Duartearen sendia eta hori guztia bai



Re: Nondik gatoz? Elgoibar, 1947

Toto — 2006/05/13 15:34

Yugoslavia ohian hildakoak ixilpean, gabaz eta ehunaka lurperatzeko ohitura hartu zuten garai batean. Gorpu haiek lur bilakatu aurretik azala berdez pintatu zuten belarrak hazi ziren. Belar haiek hazia landatu eta zuhaitz xume batek sustraik luzatu zituen. Gopu bat, sustrai bat. Enborra harrotu zitzaion, arramek lainotarako eskailera bat osatu zuten eta hostoek sekretua gordetzen ikasi zuten.
Urteak pasatu eta norbaitek zuhaitzetik sagar bat hartu zuen, arramak biluztu zituen eta enborra bitan zatitu zuen. Zerriek ez dakite ezetz esaten.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak