Markos Zapiain
Hamaika Pauso. Bigarren ametsa.
Ze gutxi laguntzen didazun, irakurle.
Berariaz utzi nuen amets labur bat hemen jarri gabe, blog honen irakurleren bati aurkikuntzaren eta jakinaraztearen poza ahalbidetzeko, baina kale.
“Ez zuen Ortiz de Zarateren letra ezagutzen, baina bistan zen telefonoz ari zenean hartutako oharra zela. Beste edozerk baino min handiagoa eman zion bere espazio pribatuaren bortxatze hark, eta Albertok alde egindakoan zenbaki hartara deitzea erabaki zuen.
Behin eta berriz deitu zuen, lo hartu arte ia, baina ez zitzaion inor atera. Ezta hurrengo egunetan ere, etengabe saiatu zen arren. Edozein ordutan deitzen zuen. Eduardo Ortiz de Zarateren bila, inkontzienteki. Eta amets egiten zuen, hurrengo goizean etxean agertzen zitzaiola eta berak, inongo beldurrik gabe, zera esaten ziola, ea zer uste zuen, nor zen bere gauzarik intimoenetan zirriborroak egiten ibiltzeko.” (320 or.)
Re: Hamaika Pauso. Bigarren ametsa.
Kaixo Markos,
Hau ez da erantzuna galdera baizik, baina filosofoa izanda ez dizu gehiegi axolako.
Noiz izango da kalean
Txilardegi eta ziminoasaiakera?Irakurtzeko irrikitan nago.
Re: Hamaika Pauso. Bigarren ametsa.
bai Markos ezagutzen ditut horiek guztiak, baina nire aldetik Desobedientzia Zibila argitaratutzat ematen dut, Ostielakoarekin akaso Interneten jarriko dut, copyleft.
beste gauza bat. badut ideia bat zurekin hitz egikn beharrekoa. Bidaliko al didazu zure e-maila nire e-mailera?
Re: Hamaika Pauso. Bigarren ametsa.
bilatu dut zure emaila, baina ez dut aurkitu
hau da nirea: mzapiain@euskalnet.net